Txapa Irratia 97.20 FM

2. Txapa alea: Ainhoa Narbaiza

Diskoa: karen Dalton. In my Own time

Irratsaioa:  Txibierroak uluka

Txapa Irratia: Norberandako denbora hartzeko aitzakia,ikasteko leku bat, musika, gune aske bat, erosoa…

Ainhoa Narbaiza. Txibierroak Uluka. Karen Dalton. In My Own Time
A: Erronka politxa. Zaila ein jat disko bakarra aukeratzia, baina pentsatzen jartzia ariketa politxa.


Estatu Batuetara juango ga, Karel Daltonen In My own time diskua aukeratu dot eta. Disko hau asko gustatzen jat, asko lasaitzen nau. Ahots ederra dauka berak. Abestiaz gain, emakume honek banjua joten dau, folk eta blues estiluan. 70. Hamarkadako disko bat da eta nahiko ezezaguna dala esango nuke.
Disko hau izenburuagaittik aukera dot, In my own time, edo norberandako denbora hartze hori, irratiakin lotzen dot. Gañera uste dot disko hau aurreko urtian txapan galdu jatela. Irratsaio batera ekarri neban eta uste dot hor geratu zala. Egixa esanda, disko asko galtzen ditxut….
L: irratixakin lotura in dozu, alde batetik hemen galdu ziñualako eta bestetik zuretako denbora hartziakin lotzen dozulako. Hori da zuretako irratixa? Norberandako denbora hartu, ahusnartu eta lasai egoteko tarte bat?
A: Egixa esan geroz eta zailaua da norberandako denbora hartzia edo norberandako gauzak itxeko denbora hartzia, danon bizitza eta denbora-antolaketa nahiko konplikaua danez… eta irratsaiua itxia konpromiso bat izan arren, prestaketa bera, oso gustora in izan doten gauza bat da. Zuk esan bezela prestatzeko denbora hartu, bai musika, gairen bat proposatu edo bertan zer irakurri pentsatzeko denbora hartzia. Irratia, hau baino gehixau izan arren, ezaugarri hau oso interesantia iruditzen jat eta baloratzen doten gauza bat da.
L: Irratixan inguruan beste zerbait kometatzeko?
A: Irrati barruan bi mundu ikusten ditxut. Alde batetik irratsaiua bera, nahiko kuadrilla haundixak osatzen doguna; eta gero txapa bera, irratiko jendiak osatzen dabena: Sormenerako espazio bat, jendia ezagutu eta harremanak itxeko bide bat… eskola bat bebai, gauza asko ikasteko, eroso sentitzeko, eta Kepak esaten zeban moduan aske sentitzeko.
L: Irratsaioaren aurkezpena gelditzen da bukatzeko….Momentuan martxan dagon proiektu bat aukeratuko dozu.
A: Bai, oin artian behintzan martxan egon dana bai. Gure irratsaiua txibierroak uluka da, urtetxo batzuk daramaguna txibierrotxuak irratixan. Tertulia formatuan itxen dogun irratsaio kolektibo feminista bat. Hasiera baten poesia landu arren, orain gure kezkak lantzeko eta konpartitzeko lagun arteko espazio batetan bihurtu dana. Oso espazio segurua, hainbat gairen inguruan hitz egiteko. Oso esperientzia interesantia zentzu horretan.
L: Lagun arteko tertulia horrek gero irratian beste aldera botatzen dia….
A: bai, batzutan berba eta berba itxen dou eta konturatzen ga jendiak benetan entzuten dabela… jendiai mezua allegatzen jakola ta uste dou señale ona dala. Txibierroak logela propio konektatua dala esango nuke, espazio propio bat irratixan gauza askotara zabalik eta konektauta dagona.
Bestalde, nahiz eta batzutan saio informalak eta prestau gabekuak diala eman arren, denbora bat hartzen dou ikusteko nundik nora joko dogun. Gero, beti esaten dou irratsaiuak pentsatzeko ematen dabela irratsaio ostian bebai, irratsaiuak berak posua lagatzen dotzulako. Ta ez bakarrik errepikapen asko egoten dialako! (kar kar kar…)
L: 2018-2019 honetan ez dakigu parrillan egongo dan ala ez, eta ez dakit hola esan leiken baina feminismua oinarri daukan irratsaiua ekarri ziñutela irratira esatera noia.
A: bai, azken urtietan txapan egon dan bakarra ala bakarrenetarikua izan dala esango nuke. Bestalde, garrantzitsua pentsatzen jat, lantzen dittugun gaixen inguruko irakurketia kolektibua izatia (indibidualki in biharrian). Kolektiboki eittia betaurreko moreekin, zein beste betaurreko batzukin.
L: Karen Daltonen bigarren diskua entzuten geldituko ga orduan.
A: aber gustatzen jatzuen eta patxo bat!
Karen Dalton in my own time.

Information

This article was written on 05 Mar 2020, and is filled under Txapa aleak.