Txapa Irratia 97.20 FM

HAUS OF BEATS #115 – Kubeats

Nahiz eta programako 2. zatia berezia izan, beti bezela, aurrerapenekin hasi gara, Kalter Ende eta Subsist Records izan dira lehenak. Aïsha Devi eta Houndstooth gertatzen ari diren albumeko aurrerapenarekin,  eta era berean dabiz Girls Of The Internet eta RAMP labela. S3A, Quartet Series labelera itzuliko da, eta Fate And Fiction labeleko rekopilatorio berritik Greymatter aukeratu dugu. Denbora bat ez zelan Nordic Trax geurean agertzen, oraingoan Finest Wear-en lanarekin, eta azken promoa, Myriadd-en azken lana Polybius Trax Bartzelonar labelaren eskutik.

Bigarren zatia, Zumarraga-Urretxuko Kalegorrian kultur elkarteak 2. urtez antolatzen duen Kubeats jaialdiari eskeini diogu, bertan izango diren ekoizleen abesti batzuk entzun ditugu, baita beronen antolatzaileetako birekin hitzegin ere, larunbaterako xehetasunak eman diezaiguten. Bertan arituko diren artistak, Garazi Gorostiaga eta Eyharts zuzenean, eta Telmo Trenor eta Frances Be dj formatuan.

Tracklist:

  1. Kalter Ende – Before White (Subsist Records) out may 2018
  2. Aïsha Devi – Dislocation Of The Alpha (Houndstooth) out may 11
  3. Girls Of The Internet – When U Go (RAMP) out 2018 tbc
  4. S3A – Presentiment (feat. Mika Blaster) (Quartet Series) out 7 may
  5. Greymatter – Last Lift (Fate And Fiction) out 4 may
  6. Finest Wear – Just A Track (Nordic Trax) out 4 may
  7. Myriadd – Cosmos (Polybius Trax) out 2018 tbc
  8. Ttun Ttun Brigade – Urkullu Is A Robot (Not On Label, 2017)
  9. Garazi Gorostiaga – Nekea (Eclectic Reactions, 2018)
  10. Eyharts – Abiapuntua (Not On Label, 2018)
  11. Eyharts – Tech Noir (Not On Label, 2018)
  12. Telmo Trenor – Big Diomede (Soulless Lab, 2015)
  13. Telmo Trenor – Ce Soir (Soulless Lab, 2015)
  14. Chirie Vegas feat. Aqeelion – Jzz (Telmo Trenor Remix) (2018)

Information

This article was written on 30 Api 2018, and is filled under txapa irratia.