Txapa Irratia 97.20 FM

Album bat, konfesio bat #32 Chuck Berry – St. Louis To Liverpool (1964)

Chuck Berry rock’n’roll estiloaren asmatzaileetako bat izan zen eta ba zen ordua Album bat, konfesio bat-en agertzeko. Gaurko programaren emisioaren hurrengo egunean musikaren haundi honek 86 urte betetzeak bera honera ekartzeko aprobetxatu dugu. Bere karrerako lehenengo urteak atzean utzita eduki arren “St. Louis To Liverpool” diskoa agertu zenean, 1964, oraindik forman zegoela demostratu zuen gizon honek. Chuck-en musikan inspiratutako talde asko, The Beatles eta Rolling Stones adibidez, lehenengo rock’n’roll haietxek hartu eta transformatu eta gero AEBak konkistatu zituztenean, gure gaurko gizonak oraindik esateko asko zaukala erakutsi zuen. Beterania grado bat bada, gizon honek zure irratia urtuko du!

Chuck Berry-St. Louis To Liverpool

Information

This article was written on 17 Urr 2013, and is filled under Album bat konfesio bat.