Txapa Irratia 97.20 FM

Album bat, konfesio bat #38 Metallica-Master of Puppets (1986)

“Master of Puppets” (1986) mugarri bat da XX. mendeko musika popularrean. Metallicak aurretik oso disko berriztatzaileak grabatu ba zituen ere, bide batez “thrash” deritzon estiloa jaiotzera emanez, 1984ko “Ride the Lightning” dago hor esate baterako, gaur esku artean dugun albumarekin aurreko denen formula hobetu eta findu egin zuten Los Angeleseko (Kalifornia) gazte hauek. Diskak arrakasta esanguratsua izan zuen, irratian hutsaren hurrengoa promozionatu zela aintzakotzat hartzen ba dugu behintzat. Hau musika estilo honen jarraitzaileek duten fideltasunaren eta esker ontasunaren seinale da. Eta estilo honen jarraitzaileetatik at eduki zuen oiartzuna ere garrantzitsua izan zen. Hiru milioi kopia saldu eta Top 30era egin zuen jauzi. Gaur egun internet bidez ludi osora heldu daiteke modu errazean; orain dela ia hogeita hamar urte, aldiz, propaganda komertzialean integratuta egon ezean, eskeinitakoa, zabal zedin, oso ona izan behar zen. Entzulegoak zinez onartu eta barneratu zezan. Hemen daukagu adibide bikain bat.

Nork diño 80. hamarkadan musikaren egoerak hilerri baten antza zuela?

Information

This article was written on 28 Aza 2013, and is filled under Album bat konfesio bat.