Txapa Irratia 97.20 FM

Album bat, konfesio bat #42 Ramones – Ramones (1976)

Ramones lehen punk taldea izan zen. 60. hamarkada bukaeran eta 70.aren hasieran The Stooges, MC5 eta New York Dolls moduko taldeek sortutako punkaren aurreforma hartu eta benetan punka izena merezi duen lehen musika sortu zuen New Yorkeko laukote honek. Taldea sortu zenean Sex Pistols, The Clash eta abarrekoak oraindik mokoak jaten zituzten. Punteoak eta birtuosismoak alde batera utziz rock’n’rollaren era klasikoan oinarrituz hiru akorde elkartu, abestien eskeletoa kitarra eta bateria bakunekin jantzi, letra sinple eta zuzenekin hornitu, tenpoa azeleratu eta… voila! Hor duzu mundu osoan milioika gazteek abesten duten melodien oinarria. Ramonesek inmortalitatea du merezi. Hemen euren lehen diskoa, beraz, punkaren lehen diskoa, duzue. 1976ko udaberrian izan zen argitaratua.

Galtza bakeroak, larruzko txupak, zapatilak eta ile luzea. Jaio da punka.

Information

This article was written on 02 Urt 2014, and is filled under Album bat konfesio bat.