Txapa  Irratia  97.20  FM

Album bat, konfesio bat #48 The Temptations – Cloud Nine (1969)

Askotan ez da erreza izaten musikaren aldaketa konkretu bat adibide batekin erakustea. Album hau, aldiz, adibide bat azaltzeko oso egokia da. 60. hamarkadako pop, soul eta horrelako estilo “arinak” psikodeliaren filtrotik pasa eta gero minutu gehiago irauntzen zuten eresiak sortu ziren abestiaren garapenari denbora gehiago emanez. Ondorioz instrumentuak protagonismoa irabazi zuten ahotsen aurrean. Eta instrumentuen artean erritmoa markatzen zutenak, hau da, baxua, bateria, gitarra erritmikoa, perkusioa eta abarrek, nabarmenagoak egin ziren ordurarte zirenak baino. The Temptations taldeak 1969ko Cloud Nine diskoarekin hau dena egite aldera oraindik itxi ez den ate bat zabaldu zuen. Hastear zegoen 70. hamarkadan hain garrantzitsuak izango ziren funk erritmoen oinarriak ezarri zituzten “jam” edo inprobisazioari ohikoa zena baino garrantzi gehiago emanaz.  Hain zen berriztagarria estilo hau, non diskaren lehenengo hiru abestiak bakarrik landu zituzten klabe berrian, oraindik ere lehenagoko estiloan jorratu zituztelarik gainontzeko abestiak. Adibide ona, esaten nuen moduan, ondo bereizten diren bi estiloak diskoaren alde bakoitzean banatuta baina alkarri eskua emanda.

Proposamen tentagarria da diskaren azala. Zertarako, norberak erabaki.

Information

This article was written on 06 Mar 2014, and is filled under Album bat konfesio bat.