Arrosa sareko jardunaldietan izan gara

Sin título-1

Hainbat arloetan urteen poderioz metatutako jakintza eta esperientzia  irration artean elkarbanatu genuen atzo Arrosa irrati sareko hirugarren jardunaldietan. Lehena etxean, Bergaran, izan zen, bigarrena Zarautzen, eta atzokoa Gernikan, bertako Astra kulturarako fabrika sozialean , proiektu ederra bide batez.

Egun konpletoa izan genuen, goizean bi tailer bloke. Erredakzio tailerra, irrati bat  hutsetik nola sortu, estudioko mahaiaren erabilera, sare sozialak, ahozkotasuna, hizkuntza sexistaren inguruko gogoeta, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukera ezberdinak irratirako nola baliatu, RasFM automatizazio teknologia aske eta burujabe baten proiektua…

Zarautzeko lagunek ezin bazkari hobea prestatu ziguten, eta jarraian Arrosa sareko lehen kuña txapalketan hartu genuen parte. Zorionak Matxura eta Arrosa Diezen lagunei (Gurea hobea bazen ere!). Arratsaldeko mahai-inguruan buelta asko eman genizkion buruari. Irratiak etorkizuna du? Nola kokatzen gara egungo hedabideen krisian? Heltzen gara entzulegora? Erreferenteak gara? Nola uztartu langileen eta bolondresen lana?

Eguna borobiltzeko Txapako errepresentazioa NoNguayazen kontzertuan izan ginen. Zorionak guzti hau antolatzen izandako lan taldeari, proiektu indartsuak ditugu, baina elkarlanean geldiezinak!

IMG_20140329_172539 (1)

 

Author: Txapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude