Xarmaz beteriko gaiak jorratzen dituen irratsaioa.
Plazerraren nondik norakoez, musikaren joan-etorriez eta gonbidatuen tiro-birez gozatzeko espazioa.
Astero entzungai izango den saio punkeroa.
Gaurkuan gonbidatu oso berezixa euki dou mikruan beste aldian. Norakin batera The Clash talde mitikuan ibilaldixan zati bat errepasau dou, eta talde honek gure bizitzetan euki daben presentzia be elkarbanatu dou zuekin. Bestalde, gaur Idok askon gaitza danai buruz berba indosku: zistitisa, konkretuki sexu harremanen ondorioz emoten dana.
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Gaurkuen barriketa ta gomendio bat zein besten artien, Stiff Little Fingers taldia ezagutu dou, euren letra ta kantuen testuinguruan apur bat murgilduz.
Bestetik, jostailu erotikuen erabileriak sortu leiken menpekotasun edo tolerantziaz jardun gare, gure esperientziak elkarbanatuz.
Gehixau jakin nahi?
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Gaurkuen hiru egon gare mikrofonuan bestaldien!
Asteko gertakarixen zertzeladak komentauta, Kepak bere bizitzako musikan bidelagun izateko aukeria luzatu duzku, eta Barita Magikuan historian murgildu gare plazerrak gainditxu biher izen ditxun oztopo batzuk ezagutuz.
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Neurri berrixei aurre itxeko tarte berrixak beharrezkuak die. Horrei erantzuna emanez, gaur irratsaio zertxobait desberdina in dou.
Alde batetik, musika “lehiaketa” antzeko tartetxo baten murgildu ga, talde desberdinez gozatzeko asmoz. Hortaz gain, covid-19xai aurre itxeko hartutako distantzia sozial eta neurrixei buruzko hausnarketatxua in dou, honek gure sexualitate edo harreman sexualetan izan ditzaken ondorioak aztertuz.
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Gaurkoan irratsaioko hiru kideok izan gara berriz ere uhinen beste aldean. Batetik, Peter & the test tube babies talde vintagea ezagutzeko aukera izan dugu, eta bestetik, testosteronak erregulatutako zikloei buruz aritu gara.
Goza ezazue!
Podcast: Play in new window | Download
Egun hotzei berotasun pixka bat emateko asmoz, saio desberdina egin dugu gaurkoan ere! Xarma tarteari […]
Podcast: Play in new window | Download
Urteko lehen saioa gaurkoa! Gure irratsaioaren izenari omenaldi eginaz, Bikini kill taldearen punk musika izan […]
Podcast: Play in new window | Download