DENBORALDIKO PROGRAMAZIO AURKEZPENA

 txapa denboraldia2

Urriak 30an  arratsaldeko 20:00etan denboraldi berriko programazio aurkezpen jaia egingo dou Bergarako gaztetxian.

TXAPAKO IRRATSAIOAK

ASTELEHENA

HAUS OF BEATS: 20:00-21:00 Elektronika kultura sustatzen duen irratsaioa. Elkarrizketak, sesioak, jai alternatiboen berriak eta musikaz gozatzeko asteroko saioa.Berria

SAGAR ERRIAK: 22:00-23:00 “Dabilen harrian goroldiorik ez”. Musika, filmak, literatura, pertsona ezberdinen hartu emanak etabar… umorez jorratzen saiatuko den irratisaiua. Berria

JAR ITZAZU TAPOIAK MESEDEZ: 23:00-24:00 Bergarako zaratazaleen irratsaioa, musika oinarri hartuta ainbat konturen arira berba berba egiteko aukera izango dugu: diskak (nobedadeak eta klasikoak), kontzertuak (ikusitakoak eta datozenak) , gaztetxeak,gune askeak…, fanzineak, irratiak,kolektiboak… Kaña bizitzari!

ASTEARTEA

BERBENIR: 18:30-19:30 Zaharrenak, berrienak, azkarrak, geldoak, alaiak, tristeak, ezagunak edo ezezagunak. Klasikotik, elektronikaraino estilo eta doinu ugari entzun ahalko dituzu BERBENIR musika irratsaioan.

AMETSETAKO LURRA:20:00-21:00 (15ean behin) Hau da Ametsetako Lurra, non dana lor, sor eta egin dezakegun.Fantasiako lur hau errealitate bihurtzeko, zuen buruko idei, amets eta abar bideiaratzea besterik ez dago.Utzi dana dagoen moduan eta eutsi gure ametsetako lurrari, non musikarik gabe, lur hau ez zan existituko.

SASI GUZTIEN AZPITIK:21:00-22:00 :Bergarako gaiak jorratuko ditu eta txapako asanbladako irratsaioa izango da

KOLAX/GURASOAK : 22:00-23:00 (Tartekatuta)

KOLAX:2005tik uhinetan dagoen irratsaio kontrainformatiboa. Elementu ezberdinez osatutako kolax radiofonikoak, gai sozialak, kulturalak… jorratzen ditu. Kolaxa sortzeko elkarrizketak, albisteak eta kolaboratzaile ezberdinen ahotsak tartekatzen ditu.

GURASOAK: “Gurasuak” irratsaioa Txatxilipurdi Elkarteak kudeatzen duen Guraso.com web gunean oinarrituta dago. Web gunean parte hartzen duten kolaboratzaileei eginiko elkarrizketez, gomendioez eta puri purian dauden gaiez osatutako irratsaioa da. Beti ere gurasoentzat interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratzen ditugularik.

ASTEAZKENA

HAU MUNDU BITXIA: 20:00-21:00 Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako. Hala ere, azalpenak nahiko orokorrak izaten ahaleginduko da, beti ere gertutasun bat mantenduz

ZAHARRAK BERRI: 21:00-22:00 Historiaren inguruko irratsaioa izango da hau. Gertuko hizkuntza batetik askotan astun eta aspergarria egiten den gai bat herritarrei gerturatzea izango da helburua. Hurbiltasunez, herriko historia eta gertakariak ezagutzera eman eta gure iraganaz hausnartuz .Berria

NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK: 22:00-23:00 “20 urteren ostean 3 lagun berriz irratian elkartu dira Jendea joan da, beste batzuk etorri Ametsak, beldurrak, pozak eta tristurak.Mareak, olatuak, lainoak eta urtaroak.Gauza asko gertatu dira; Gauzak aldatzen daude; eta betiereko eboluzioak jarraitu egingo du.Une honetatik aurrera ezer ez da sekula berdin izango. Nola aldatzen diren gauzak!”

OSTEGUNA

JASANGARRITASUNAREN BIDEAN: 19:00-20:00 ( hilean behin) “jasangarritasunaren bidean”-ren helburu bat pertsonak indibidualki dugun indarra ohartaraztea, pauso txikiak eginda gizartearen hobekuntza ekar leike, banku etiko, kooperatiba energetiko eta antzerako taldeen berri emango dut; Beste era batean esanda zer pauso jo dezakegu planeta honetako izaki bizidun denak duintasunez bizitzeko kolokan jarri gabe gure ondorengo belaunaldien duintasuna

GVERO: 21:00-22:00 Axularrek gero dionak bego dioela erakutsi zigun. Bada ordua gero eraikitzen doan egoera bat izan daitekela erakusteko, intentzioz eta sentimenez beteriko bide bat, etengabe aurrera doan emari bat. Eta emari horretan, musikan, bizitzan bezalaxe, badaude rocketik haratago joan direnak, geroa bilatzen, intentsitate osoz.

LARUNBATA

TXAPA IRRATIKO ETA GAZTETXEKO KONTZERTUAK :23:00-???? Gaztetxean antolatutako kontzertuak zuzenean eta taldeei egindako elkarrizketak .Ostiral eta Larunbatetan kontzertuak daudenean.

IGANDEA

TXAPA SINFONIKOA: 14:45-15:45 ( Hilean behin) Udal musika bandaren kontzertua etxean entzuteko aukera.

TXIBIERROAK ULUKA:17:00-18:00 (15ean behin) Tabernako barratik, etxeko sukalderaino. Musika, kontakizunak, irakurketak eta uluak betaurreko moreekin.

BERGARA SUTAN: 18:00 – 19:00 ( Hileko azken Igandean) Bergarako gazte asanbladaren irratsaioa. Hilabeteko azken domekaro hileko ekintzen errepaso/balorazioa egin, hilabetean gaztetxean egindako ekintzen arduradun edota parte hartzaileekin ahal bada; eta hurrengo hilabeteko ekintzak aurkezten dira, hau ere ahalik eta modu dinamikoenean. Entzun eta jakin zer gertatu den, gertatzen ari den eta gertatuko den Gaztetxean!

INDIE-OILARRAREN SUKARRA: 20:00-21:00 Indie rock, Lo-Fi, art rock, indie folk, britpop, dance punk, indie-elektronika… hau bai kakanaste ederra. Irratsaio hau musika alternatiboari buruz izango da, historioak , anekdotak eta auskalo ze harrikadarekin lagunduta, mundu berezi hau ulertzeko. Berria

PARADISU ZINEMA: 21:00 – 22:00 (15ean behin) Musika bizitzaren soinu-banda baldin bada, zinema ametsen mundua da. Goazen ametsen soinu-bandetan batera bidaiatzera, goazen Paradisu zineman elkar ikustera.

Author: Txapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude