Txapa  Irratia  97.20  FM

Erramu zapatu bezperako bertso saioa Bergaran

Jon Maia, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga aritu ziren bertsotan,  martxoaren 31n Bergarako kartzela zaharrean. Gai jartzailea Ibon Leibar bergararra izan zen. Umorez eta txantxaz betetako saioa izan zen, eta entzuleek asko gozatu zuten. Erramu zapatu bezperan urtero saioa antolatu izan da udal pilotalekuan baina aurtengo hutsunea zela eta, Kopla Barik bertso eskolak Gaztetxean saio borobila antolatzea erabaki zuen. Iturriagaren agurrak kantatu zuen bezala: …aspaldikoz etxean sentitu naiz gaur ni bi saio ez nituzke nahi kontrara ipini frontoikoa ez galdu baina eutsi honi

Information

This article was written on 19 Api 2017, and is filled under Kontzertuak.