Haus of Beats gaua: Azaroak 12 Kartzela-zaharrean

Txapa irratian musika elektronikoa sustatzen duen Haus of beats irratsaioak urte bat betetzen du. Horren harira, zapatuan urteurren ospakizuna antolatu dugu Gaztetxean.

Iluntzeko 19:00etan hasita, Canela en Surco irratsaioko kideak zuzeneko saioa egingo dute Kartzela Zaharretik. Ondoren, 00:00etan, Ene! bergararrak eta Bartzelonatik etorritako Abo Sou eta Ched Ed DJ-ek musika elektroniko gaua zabalduko dute. Horien ostean, Haus Of Beats irratsaioko DJ ezberdinek musika elektroniko gaua luzatuko dute.

Iluntzean egingo den zuzenekoa doakoa izango da, baina gauerditik aurrera egingo diren emanaldietarako 5 euroko sarrera ordaindu beharko da.

Author: Txapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude