Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XIII. Mostra

Txapa irratiko ‘Sasi guztien azpitik’ irratsaioan Bergarako Txotxongilo Mostraren aurkezpenaren berri eman dugu, aurten XIII. edizioa ospatuko baita urriaren 20tik 23ra. Topaketetan hainbat taldek hartuko dute parte eskenatoki ezberdinetan: San Martin Plaza, Munibe, Kartzela Zaharra, Zabalotegi… Ekimenaren antolatzaile nagusia Taun Taun txontxongilo taldea da, eta urtero bezela mostraz gehiago jakiteko irratiko estudioetara gonbidatuko dugu Itsaso Azkarate taldekidea. Horretaz gain, bertan parte hartuko duen In-Pulso konpainia Madrildarraren partaide den Sonia ere elkarrizketatu dugu.
Author: sasiguztien

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude