Txapa Irratia 97.20 FM

Kar-kartzelan #03 Alopecia en la lengua eta Xustin Sermoia

1264730_168471720025389_1428210737_o

Umorea dugulako arma eraginkorrena, maite eta gorroto dugunari barre.

Irria hortzak erakusteko beste modu bat omen da. Umorez helarazitako mezuak era bikoitzean iristen dira. Politikoei, krisiari, sistemari, egunerokoari, ohiturei, kulturari, gaztetxeari, elizari, ormei, herriari, gure buruari… Banaka eta kolektiboan barre egitea apreziatzen dugunez, hemen da lehen Kar-kartzelan jaialdia! Ostiralero umorezko bakarrizketak bergarako gaztetxean!

Urriaren 25ean Zumarraga-Urretxutik Alopecia en la lenguako lagunak izan ziren kartzela zaharrean, beraiekin batera Arrasate aldetik etorritako Xusti. Umore beltzaren gaua izan zen, barrez lehertzeko modukoa.

Information

This article was written on 26 Urr 2013, and is filled under Kontzertuak.