Txapa Irratia 97.20 FM

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia elkarrizketatuko dugu ostegunean arratsaldeko 18:30ean

martin-garitano

Gipuzkoako ahaldun nagusi den Martin Garitano Bergaran izango dela baliatuta, osteguna, maiatzak 29, arratsaldeko 18:30ean zuzenean elkarrizketatuko dugu Txapa irratian. Irratsaioaren errepikapena gaueko 22:00etan igorriko da.

Martin Garitano bergararra izateaz gain, Txapa irratian aritutakoa da, irratiaren hastapenetan. Ondoren Loiola irratia, Egin, Gara eta Info7 hedabideetan ibili izan da, gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusia da.

Aprobetxatu aukera, eta egin zure galdera! Horretarako hainbat aukera izango ditugu: Albiste honen iruzkinean, twitter bidez, facebook-en, eta nola ez zuzenean 943 76 46 46 telefonoaren bitartez.

Information

This article was written on 28 maiatza 2014, and is filled under Albisteak.