Txapa Irratia 97.20 FM

Martxoak 13: Berriketan, Napoka iria eta Joseba B. Lenoir Duo

2 copia

Potente dator martxoaren 13a Kartzela zaharrera. Txapa irratiaren 30 urteurrenaren baitan emanaldi bereziak antolatzen jarraitzen ditugu. Ostiralekoa horietako bat izango da, irratia autofinantziatu eta herriari kultur eskaintza zabaltzeko helburuaz antolaturiko emanaldia.

Kontzertu bikoitza izango dugu:

19:30ean Berriketan
23:15ean Napoka iria eta Joseba B. Lenoir Duo

Berriketan:

Gasteizen, Zestoan eta beste herri askotan hankak dituen Berriketan talde irekiak Euskal herriko txalaparta tradizionala eta flamenko musika batzen ditu modu oso originalean. Kajoia, perkusioa, gitarra, cantaore ahotsa, dantza tablatuan, eta harrizko zein egurrezko txalapartak batuta, energiaz betetako ikuskizuna osatzen dute. Taldekideen artean Askoa Etxebarrieta La Pulga eta Ttakunpa perkusio taldeko hainbat kide aurki ditzakegu, besteak beste. Gogoan duzu Aitor Escobarren txapajaian  bizi izan genuena? Errepikatzeko irrikan gaude. Sarrerak aurrez erosi daitezke hurrengo lokaletan: Pol pol taberna (Bergara), Camden town (Bergara), Lazkano musikal (Arrasate), Equs taberna (Arrasate)
Berriketan informazio gehiago

 

Napoka iria:

Arnasten ikasteko berriz diskoaren aurkezpen birari amaiera emango dio Napoka Iria bikoak martxoan. Urte eta erdi igaro da diskoa kalean jarri zutenetik, eta tarte horretan hainbat eta hainbat kontzertu eskaini ditu bikoteak. Euskal Herrian ez ezik Japonian, Galizian eta Espainian aritu dira.
Entzun Napoka iria

 

Joseba B.Lenoir Duo:

Joseba Baleztena musikaria definitzeko erarik egokiena ipurterrea izango litzateke. Beran hasi eta hezi zen musikari gisa, eta, beste hainbatekin batera, herriko harrobi amaiezin horren adierazle bihurtu zen. Rock and Roll garratzenetik abiatuta, beste hainbat soinu eta estilo landu eta garatu ditu bere ibilbidean; bidelagun izan dituen musikarietatik asko ikasteko aukera izan du. Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa; esperimentaziotik abiatuz, loop eta pedalek eskaintzen duten baliabide iturri amaigabean murgildu da Joseba B. Lenoir proiektuarekin. Duo formatuan izango da Bergaran, Felix Buff (Willis Drummond) bateriarekin batera.
Entzun Joseba B Lenoir

Information

This article was written on 04 Mar 2015, and is filled under Txapa 30 Urte.