Txapa  Irratia  97.20  FM

Mikolajxzyk probak telebista eta saguekin.

Aurreko denboraldiko laburpena egiten da batez ere produktu kimikoakin daukagun arazoak, eta oraingo denboraldiko gaia kutsadura elektromagnetikoa izango da, mugikorrak, wifi, transformadorak, argindar lineak…sortzen duten kutsadura, osasun mundu erakundeak ( OMS) minbizia sortu dezakeen artean sarturik dituena, beste herrialdetan hartu dituzten neurrien hartean eskolak eta liburutegiak gune txuriak bezela izendatziana izan da, hau da gune hauetan ez dezatela egon irradiaziorik, hemen neurririk ez da hartzen, eta Bergarako eskolak eta liburutegiak lehengo kutsadura elektromagnetikoan gain beste kutsadura bat gehiago erantzi diete wifi-arena

Irratsaioan aipatutako datoak:

-1987-an egindako ikerketan Mikolajczyk doktoreak saguak euki zituan telebistatik 30 zentimetrotara egunian 4 ordu, telebistaren kutsadura elektromagnetikoan eraginez osasun arazo gehiago zituzten sagu hauek, aholkatzen dute telebista gutxiago ikustea ( hobe txapa irratia entzutea) eta ikusterakoan telebista duen diagonalan distantzia sei aldiz gehiagora ikustea.

-Berta Caceres erail zuten Martxoan Hondurasen, 2015-an goldman saria jaso zuen natura babesten diarduten artean ematen duten saria da,
eta Bertak elektrika proiektu handi bati aurre egin du , bizia kostatu zaio 4 seme dituen 45 urte inguruko andra honi, latinoamerikan ehundako pertsona erailtzen dituzte urtero giza eskubideak eta natura defenditzeagatik, guk hemendik ere zerbait egin dezakegu elektrika handiei elektrizitatea erosi beharrean irabazi asmorik gabeko kooperatiba energetiko bateri erosis.

– Goiener 4.600 bazkidetik gora daude, kooperatiba energetikekin parte hartuz zentral nuklear eta CO2 izuritzen dituzten instalazioen kontra jartzen gera, % 100 energi berriztatzaileak erabiltzen bait dute.

-Raul de la Rosa idatzitako liburua jaitsi daiteke internetetik, “la enfermedad silenciada”, kutsadura elektromagnetikoan gainez dijoa.

-Fiare web orrian ikusi dezakezue ” Panamako papelak bistaratu duen enpresan handien eskakeo fiskala gizarte eragin zuzena duela” pobreak gero eta pobreago eta aberatsak alderantziz, zure esku dago zure dirua non kokatzen duzun eskakeatzen laguntzen duten banku handi baten edo ta banku etiko baten.

-“oparitu zuhaitz bat” beste aukera bat gehiago tendentzia aldatzeko gero eta pertsona gehiago gera eta zuhaitz gutxiago ditugu, hau horrela jarraituz arazo larria bihurtuko da ondorengo belaunaldiei. zuhaitzen onura batzuk aipatzen dira.

Aholku batzuk bakarka egin dezakegunakin:

-Etxean itzaldu wifi, mugikor edota telefono inalanbrikoak batez ere ez euki logelan.

-Mailegurik ahalik eta gutxienekin ibili, bertako dirua gehiago erabili.
-Gure dirua banku etikoan sartzen hasi, Interneten Fiaren orrialdean ikusi dezakezue.
-Kooperatiba energetiko batean gure elektrizitatea erosi, Goiener edo ta somenergia interneteko orriak ikusi, pentsaera kritikoa landu gertuko produktu ekologikoak erosi.
-zuhaitzak landatu eta zaindu, parte hartu zentzu honetan doazen ekintzekin, zuhaitzak bait dira planeta honen bizi baldintzan gehien hobetzen dituen izaki biziduna. Informazio gehiago interneten ” oparitu zuhaitz bat” ekimenean.
-Eta batez ere bolondres edo boluntario lanetan parte hartzea animatzen zaituztet, gizarteak dituen gabeziak eta sufrimenduak gutxitzeko.

Oharrak:

Ekainak 23 arratsaldeko 7:30-etan Bergarako kultur etxian egongo gara aipatutako gaiak jorratzeko.

Information

This article was written on 11 Eka 2016, and is filled under Jasangarritasunaren Bidean.