Nola aldatzen diren gauzak #37

Ikasturteko azken irratsaio ofiziala!!
Urrian egin genuen lehenengo irratsaioa. 20 urteren ostean, irratira bueltatu eta bidaia honen lehenengo txangoa egin genuen.
37 irratsaiotan danetik izan dugu. Momentu onak, oso onak eta hala nolako beste batzuk.
Gustora jardun gara. Gauza asko ikasi ditugu. Jende interesgarria ezagutu ere bai.
Irratsaioa hasi genuenean jarritako helburuak bete ditugulakoan gaude. Guk horrela sentitzen dugu behintzat. Ondo pasatu dugu.
Egin dugun errepasoan, ezin ditugu entzuleak alde batera laga. Eskerrik asko denoi zuen ekarpen, eritzi eta nola ez, kritikengatik.
Irailean bueltatuko gara proiektu eta ideia berriekin…bitartean jarraitu Txapa Irratia entzuten….eta beharbada….eguazten iluntzeren baten….berriz elkarrekin egoteko aukera izango dugu….gauzak aldatu egiten baitira!!
Nola aldatzen diren gauzak!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude