Txapa Irratia 97.20 FM

Nola Aldatzen diren gauzak #69 Heldu da etorkizuna

Gaur 2015eko Urriaren 21ean, hor nonbait, Marti McFly bere Delorean autoarekin agertuko zan. Hala erakutsi ziguten Back To The Future II (Etorkizunera Itzulera II akaso) filmean. 1985 urteko egun batetik salto egin eta gaurkora iritsiko ziren Marti eta bere lagun Maisu Eroa.

Horrela izanik, filmean etorkizuna nola bistarazi zuten, eta gaur egun benetan nolakoa den aztertu dogu.

Autoak hegan, bakarrik lotzen diren oinetakoak, 3D hologramak, janari konprimituak eta beste batzuk oraindik oso urrun geratzen zaizkigun arren, badira beste hainbat gailu eta teknologia gaur egun zabalduak daudenak eta harritzekoa da Robert Zemekisek, filmaren zuzendariak eta bere gidoilariek, etorkizuna aurreikusteko egindako ariketak ez direla guztiz eroak izan.

Sartu gure irrati xumera eta bidaiatu ordubetez gaur eguna den etorkizun honetan (????)

Badakizue, beti ere gure erara!!

 

 

Information

This article was written on 22 Urr 2015, and is filled under Nola aldatzen diren gauzak.