Txapako historian zehar jende ezberdina eta asanblada oso ezberdinek bideratu dute irratia, gaur egunean bizirik dagoen asanbladak oinarri ideologiko baten beharra ikusirik eta guztiok buruan geneukuzkan ideiak idatzirik ikusi nahian, TXAPA KONGRESU berri bat egin genuen Elusun. Kongresu honetan 20 urteko ibilbidea eta gure historia aintzat hartuta, egungo oinarri ideologikoak finkatu genituen.

Bertan garatutakoa ez da Katezismoa ezta irratiko doktrina ere.

 

OINARRI IDEOLOGIKOAK

Txapa Irrati librea kolektibo bat da, irratia delarik gure taldearen muina eta tresna nagusia. Komunikazio eredu ezberdin eta propioa garatzea izan da urteetan egin dena .

Asanblada
Borondatezkoa
Euskara
Ez komertziala
Independientzia (ideologiko eta ekonomikoa)
Kontrainformazioa
Gaztetxea
Bergara
Irrati Librea
Beste irrati libreak

 

KOMUNIKAZIO EREDU PROPIOA

ASANBLADA

Txapa irratiaren gestioa Asanblada bitartez egiten da, asanblean erabakitzen dira proiektua aurrera eramateko bitarteko guztiak eta irratiaren norabidea ere.

BORONDATEZKOA

Irratian egiten den lan guztia borondatezkoa da. Bertan lan egin eta parte hartzen dugunok proiektu komuna bultzatzea daukagu helburutzat.

EUSKARA

Irrati euskalduna gara eta gure kolektiboko hizkuntza naturala euskara da. Irratian euskararen aldeko lanaren beharraz jabetzen gara,eta gure ahaleginak hizkuntza indartzera ere bideratuko ditugu.

Dena den ez dugu hizkuntza muga moduan ikusten eta hau ez da inoiz oztopo izango irratian parte hartzeko.gora

EZ KOMERTZIALA

Irratian ez da inongo helburu ekonomikorik jarraitzen, gizarteko saldu-erosi dinamikatik at gelditu nahi dugu. Ez gara beraz ekonomikoki lotuta egongo ez dugu irratian publizitate komertzialik onartuko. Autofinatzazioa izango da oinarria.gora

INDEPENDENTZIA ideologikoa eta ekonomikoa

Ez dugu inungo talde politiko, sindikatu, erlijio, futbol talde edo sektaren doktrinarik jarraituko, eta ez gara gurekin bat ez datorren inoren trasmisore izango.

Ekonomikoki ere independenteak izateko ez dugu kanpo finantziazioa onartuko, autofinantziazioa izango da oinarri.gora

KONTRAINFORMAZIOA

kontrainformazioa izango da irratiaren beste helburu bat. Gainontzeko komunikabideek ezkutatzen dutena eta gure ustez albiste izan beharko litzatekeena kaleratu, hitza ez duten kolektibo eta pertsonei hitza eman eta zuzeneko informazio iturriak bilatzea da guretzat kontrainformatzeagora


GAZTETXEA

Txapa irratia Bergarako Gaztetxean kokatuta dago. Hala ere, B.G.A (Bergarako Gazte asanblada) a eta txapa irratia bi kolektibo ezberdin dira.

Irrati moduan bi kolektiboen arteko elkarlana bultzatuko da.gora

BERGARA

Bergara irratiko komunikazio esparrua da, bertako informazioa era kritiko batean jorratuko da. Bergarako talde eta kolektiboei hitza eta leku berezia emango zaie irratian. Herriko bizitza kulturala bultzatuko da.gora

IRRATI LIBREA

Irrati libreen helburua jendeari hitza ematea da; hobeto esanda: jendeak hitza hartzen duenean sortzen da komunikazio librea. Komunikazio prozesutik kanpo bazterturik daudenei (pertsona nahiz talde) eta gizartea aldatzeko lan egiten dutenei ere hitza ematea.

Giza komunikazioaren alderdi askatzailea, ludikoa bultzatzea, gaurko giza errebindikazioak ahaztu gabe: faxismoa, militarismoa, sexismoa, arrazakeria eta kapitalismoaren aurrean jarrera tinkoak erakutsiz.

Desinformazioa borrokatzea, informazioa eta kontrainformazioa bultzatuz. Igorleak ez du egiaren jabetza. Topaleku irekia behar du izan irratiak, eta herria eragin behar du. Herri irratigintza gizartearen partehartze zuzena.

Ezin dugu lanaren zatiketa soziala onartu: arduradunak denok izan behar dugu, denok jakin bahrko dugu albisteak egin eta ematen, errealizazioa zuzendu eta mantenimendu lanak egiten.

Autokritikoak eta subjetiboak; kritikoak eta objetiboak izan. Aztertzen ikasi.

Programazioa, hizkera produkzioa eta egituraketa dira irrati libreetan aldatzen zaiatu diren gaiak. Deszentralizazioa, zabaltasuna, talde lana eta giza taldeen partehartzea bultzatzen da,ikaskuntza eta erantzunkizun prozesua edatuz.

Ezin da ulertu adierazpen azkatasuna irratigintzan emisio asakatasunari lotuta ez bada. Askatasuna hartu egiten da eta hori da irrati libreek egiten dutena: ADIERAZPEN eta EMISIO ASKATASUNA hartu eta eskubide berean oinarritzen direla erakutsi, alegia.gora

INGURUKO IRRATI LIBREAK

Euskal heerriko eta atzerriko irrati libre eta komunikazio eredu ezberdina bultzatzen duten taldeekin erlazioak bultzatuko dira. proiektu komunak sortuz eta aurrera eramanez.gora