Otsailean Zintzilik eta Hala Bedi irratietako dokumentalen proiekzio-tertuliak

zintzilik hala bedi

 

Otsailean badugu zer ikusi kartzela zaharrean, bi irrati lagunek berriki dokumental bana aurkeztu dute, eta ezin gurera ekartzeko aukera pasatzen utzi.

Hala Bedi eta Zintzilik irratietako kideak etorriko dira Bergarako gaztetxera, bakoitzak bere ikus-entzunezkoa erakusteaz gain, solasaldia irekiko du, esperientzia eta proiektu interesgarriak Gasteiz eta Oreretako irratietakoak.

Otsailak 16 – “Zintzilik irratia, 27 urte ez dira hainbeste” 

Oreretako Zintzilik Irrati Libreak bere lehenengo 27 urteak kontatzen dituen dokumentala kaleratu berri du. 27 urte ez dira ezer! 80 minututako dokumentala da, eta bertan irratiko historia kontatzeaz gain, hau sortu zeneko giroa ere kontatzen da, hau da Oreretaren historiaren zati bat, horregatik darama dokumentalak Herri baten historiaazpititulua. (Iturria: zintzilik.net)

Otsailak 23 – “Hala bedi 30 urte kolpez kolpe”

30. urteurren honetan Hala Bedik, Oskar Bañuelos kazetariak zuzenduta, irratiaren ibilbidea pantailara eraman du. Ordubeteko iraupenean irratiaren historia, sorrerako elkarrizketa errealak eta fikzio tarteak ere aurkituko ditu ikusleak. Dokumentalaz haratago, making of-a, grabazio historikoak, Una Hora Tarde irratsaio arrakastatsua, eta hamaika kontu interesgarri gehiago biltzen ditu ikus-entzunezkoak. (Iturria: gaztezulo.com)

 Txapa irratitik antolatzen ditugun bi proiekzio honez gain, egitarau mardulaz gozatzeko aukera izango dugu otsailean zehar kartzela zaharrean, hainbat kolektibok batera antolatutako hilabeteko agenda, hemen egitarau osoa:

Otsailian zer? Otsailian danok kartzelara!
Otsailean herria mugimenduan, baita epaitegi gainean ere.
Author: Txapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude