Txapa Irratia 97.20 FM

Paradisu zinema #39 Laranja

kalabazatripontzia Pelikulak besoetatik gogor eutsiz, eta kromatikoki elkartuz sortu dugu gure askegune propioa. Laranja da gure ilea, laranja oihaneko giroa, laranja zinemako kartelera, laranja mozorroa, laranja erail aurreko hasperenean jandakoa, laranja kresala, laranjak tirantezko galtzak, laranja desertua, laranja gizaki mekanikoa, laranja kalabaza, laranja gu,  laranja paradisua eta laranjada zinema. Filtro berriak guztia laranja bilakatu du. Aitziber eta beste 27entzat egindako irratsaioa. Irratsaioan aipatutako filmak ordenean:  Strange days, Orange is the new black, Misfits, Con Air, Camino a Guantanamo, El Padrino, Los Soprano, Requiem por un sueño, Garfield, Dotakon, Pipikaltzaluze, Notre jour viendra, Lust for Life, Le cinquième élément, Juno, Happiness, El quinto elemento, Vertigo, Trainspotting, Il buono, il brutto, il cattivo, Empire of the Sun, Apocalypse now, Blade Runner, Her, Natural Born Killers, Dordoka ninjak, Power Ranger, Rerservoir dogs, James and the Giant Peach, Kalabaza tripontzia, A Clockwork Orange eta Dragoi Bola.

Information

This article was written on 02 Aza 2014, and is filled under Paradisu zinema.