Txapa  Irratia  97.20  FM

Sam Milham doktorea Washington estatuko epidemiologoa

Aurreko denboraldiko laburpena egiten da batez ere produktu kimikoakin daukagun arazoak, eta oraingo denboraldiko gaia kutsadura elektromagnetikoa izango da, mugikorrak, wifi, transformadorak, argindar lineak…sortzen duten kutsadura, osasun mundu erakundeak ( OMS) minbizia sortu dezakeen artean sarturik dituena, beste herrialdetan hartu dituzten neurrien hartean eskolak eta liburutegiak gune txuriak bezela izendatziana izan da, hau da gune hauetan ez dezatela egon irradiaziorik, hemen neurririk ez da hartzen, eta Bergarako eskolak eta liburutegiak lehengo kutsadura elektromagnetikoan gain beste kutsadura bat gehiago erantzi diete wifi-arena

Irratsaioan aipatutako datoak:

-Sam Milham-en arabera etxeetan elektrizitatea sartzen denetik 2-4 urte tarteko aurren leuzemi kasuak igo dira, estatu batuetan arraza txuriko umeak lehenago hasi zen tendentzi hau arrasa beltzanak baino, hauek pobreagoak izanik beranduago hasi bait ziren elektrizitatea beraien etxeetan sartzen eta ondorioz igoera hau beranduago etorri zen.

-Malala 2014-an nobel saria jaso duen pertsona gazteena, helburu bat du, munduko haur guztiak eduki dezatela ikasteko aukera eta herri pobreetan bere eskuakin hari da laguntzen ikastetxeak eraikitzen.

– Artizarra ( Venus planeta) 400 gradutik ez da jaisten, duen airea CO2 delako nagusiena, merkurio planeta eguzkitik gertuago egonda ez da hain beroa, eta lurra planetako airea nitrogenoa eta oxigenoak dira nagusi gehien bat landareen eraginez, beraz arduratu gaitezen gero eta zuhaitz gehiago landatzen eta zaintzen.

-Raul de la Rosa idatzitako liburua jaitsi daiteke internetetik, “la enfermedad silenciada”, kutsadura elektromagnetikoan gainez dijoa.

-Interneten bideoak ikusi dezakezue “todos somos electrosensibles” ipinita gero agertzen diren aukeretan.

-Banku etikoa, kooperatiba energetikoak eta “Oparitu zuhaitz bat” egitasmoen datu batzuk aipatu dira.

Aholku batzuk bakarka egin dezakegunakin:

-Etxean itzaldu wifi, mugikor edota telefono inalanbrikoak batez ere ez euki logelan.

-Mailegurik ahalik eta gutxienekin ibili, bertako dirua gehiago erabili.
-Gure dirua banku etikoan sartzen hasi, Interneten Fiaren orrialdean ikusi dezakezue.
-Kooperatiba energetiko batean gure elektrizitatea erosi, Goiener edo ta somenergia interneteko orriak ikusi, pentsaera kritikoa landu gertuko produktu ekologikoak erosi.
-zuhaitzak landatu eta zaindu, parte hartu zentzu honetan doazen ekintzekin, zuhaitzak bait dira planeta honen bizi baldintzan gehien hobetzen dituen izaki biziduna. Informazio gehiago interneten ” oparitu zuhaitz bat” ekimenean.
-Eta batez ere bolondres edo boluntario lanetan parte hartzea animatzen zaituztet, gizarteak dituen gabeziak eta sufrimenduak gutxitzeko.

Oharrak:

Urtarrillak 21 arratsaldeko 7:30-etan Bergarako kultur etxian egongo gara aipatutako gaiak jorratzeko.

Information

This article was written on 10 Urt 2016, and is filled under Jasangarritasunaren Bidean.