TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK:MARTXOAK 2 WILLIS DRUMMOND + RUKULA

Txapa irratiak antolatuta Willis Drummond eta Rukula taldeak martxoaren 2an Bergarako Kartzela Zaharrean izango dira gabeko 22:30etatik aurrera.


Willis Drummond
Aro berri bati ekinez, zuzenean egurra banatzeko asmoz, “Gure lekuak” biraren baitan itzuliko dira lapurtarrak. Formazio berriaz ariko dira, azken garaiko boskotetik, laukotera igaro ostean, hirukotea da berriz Willis. Triangelu indartsua defendatuko dute Bergarako Kartzela Zaharrean.

Rukula
Rukula taldea Usurbildik eta Lasartetik datozen gazteek osatzen dute. CanĀ“t Explain taldearen errautsetatik sorturiko formazioa, musika instrumentala jorratzen dute. Funk, rock, stoner, metal…..estiloak maixuki nahasten dituzte. Koktelera hau, zuzenean daukaten portaerarekin gehitzen da. Beraien energia erreztasun handiz transmititzeko gaia bait daukate. 2016. urteko udan grabatu zuten beraien lehen diska Andoaingo Garate estudioetan, taldeko bajista den Martxel Arkarazoren zuzendaritzapean.

Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

Oharra: Testua Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.

Author: Txapa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude