Txapa Irratia 97.20 FM

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: OTSAILAK 20 ANARI

ANARI

Datorren otsailak 20an Txapa jai berri bat izango dou Bergarako gaztetxian.Gabeko 23:00etatik aurrera Anari bere taldearekin egongo da.Gaua ondo borobiltzeko Txapa Dj-ak. Sarrera 5 euro.

Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.
anaribanda2015_copy2_copy2_copy2_copy2
ANARI

‘Irla izan’ diskoa kaleratu zenetik ia sei urte igaro diren honetan, kalean da Anariren estudioko disko berria. “Zure Aurrekari Penalak” izena darama azken emaitzak, eta Andoaingo Garate Studioetan grabatua izan da, bere musika bidean bosgarren iraupen luzekoa delarik. Tartean, zuzeneko disko pare bat kaleratu ditu, eta bilduma ezberdinetan hartu du parte, ‘Txinaurriak’, edota Lou Redd musikariaren omenezko diskoan kasu. Diskoa, Bidehuts plataformaren zigilua izanen du.

Testua eta argazkia Musikazuzenean.com webgunetik hartuta.

Information

This article was written on 02 Ots 2016, and is filled under Albisteak.