Txapako kontzertuak:Joseba B. Lenoir

Txapa irratiak antolatuta, Martxoak 14an, Bergarako gaztetxian eskeinitako kontzertua.

lenoircoyoteTXAPA

 

Joseba B. Lenoir Beran (Nafarroan) hasi eta hezi zen musikaria, SextySexers taldearekin handitzen joan zen, Gasteizen, Sumision City Blues taldeko partaidea da eta Bartzelonan ere aritzen da musikari gisa. Baina dagoeneko lortu du bere zigilu propioa. Eta hori erakusten zuen ‘Instroak Vol. 2′ grabazioan. 2013ko abenduan kaleratu zen ‘Tenpesta’ diskoa aurkeztuko du musikariak, oraingoan kantu formatuari atxikiago. Instrumentu ia guztiak jotzeaz gain abesteko ardura ere bere gain hartu du. EP berri honetan berriz ere Felix Buff (Willis Drummond, Napoka Iria, Los Separatistas…) aurkituko dugu baterian, baino Aitor Goikoetxeak (Sons of Woods, Berri Txarrak ohia) ere parte hartu du ‘Erraietatik Erran’ izeneko kantuan.

 

Author: kontzertuak