Zaborrak eta beste kutsadurak

Aurreko denboraldiko laburpena egiten da batez ere produktu kimikoakin daukagun arazoak, eta oraingo denboraldiko gaia kutsadura elektromagnetikoa izango da, mugikorrak, wifi, transformadorak, argindar lineak…sortzen duten kutsadura, osasun mundu erakundeak ( OMS) minbizia sortu dezakeen artean sarturik dituena, beste herrialdetan hartu dituzten neurrien hartean eskolak eta liburutegiak gune txuriak bezela izendatziana izan da, hau da gune hauetan ez dezatela egon irradiaziorik, hemen neurririk ez da hartzen, eta Bergarako eskolak eta liburutegiak lehengo kutsadura elektromagnetikoan gain beste kutsadura bat gehiago erantzi diete wifi-arena

Irratsaioan aipatutako datoak:

-Zabor bilketan kontsulta, gure ardura da diruan eta komodidaian gainetik ondorengo belaunaldiei hartu dugun bezela lagatzia planeta ez zikinago, beraz kontutan euki eta parte hartu kontsultan, daukagun aukeran erabaki beti jasangarriena dena hau da birziklatze maila altuenak lortzen dituenak.

-Avite elkartea Talidomida botikarekin kaltetukoak osatzen duen elkarte honek, eskatzen dute beste europako herrialdetan bezelako laguntzak ematea, kontutan euki botika hau hartzen zituzten aurnaldian zeuden emakumeek beraien umeak hilik edo ta malformaziokin jaiotzen zirela, Europan 1962-1963 inguruan debekatu zuten, Espainian beti bezela berandu azken talidomida botika 1975-an saldu zurin.

-Raul de la Rosa idatzitako liburua jaitsi daiteke internetetik, “la enfermedad silenciada”, kutsadura elektromagnetikoan gainez dijoa.

-Interneten bideoak ikusi dezakezue “todos somos electrosensibles” ipinita gero agertzen diren aukeretan.

Aholku batzuk bakarka egin dezakegunakin:

-Etxean itzaldu wifi, mugikor edota telefono inalanbrikoak batez ere ez euki logelan.

-Mailegurik ahalik eta gutxienekin ibili, bertako dirua gehiago erabili.
-Gure dirua banku etikoan sartzen hasi, Interneten Fiaren orrialdean ikusi dezakezue.
-Kooperatiba energetiko batean gure elektrizitatea erosi, Goiener edo ta somenergia interneteko orriak ikusi, pentsaera kritikoa landu gertuko produktu ekologikoak erosi.
-zuhaitzak landatu eta zaindu, parte hartu zentzu honetan doazen ekintzekin, zuhaitzak bait dira planeta honen bizi baldintzan gehien hobetzen dituen izaki biziduna. Informazio gehiago interneten ” oparitu zuhaitz bat” ekimenean.
-Eta batez ere bolondres edo boluntario lanetan parte hartzea animatzen zaituztet, gizarteak dituen gabeziak eta sufrimenduak gutxitzeko.

Oharrak:

Azaroak 26 arratsaldeko 7:30-etan Bergarako kultur etxian egongo gara aipatutako gaiak jorratzeko.

Author: Jasangarritasun Bidean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude