Egilea: Eskuliburu ilustratua Txapa Irratia
Eskuliburu Ilustratua #3 Unibertsitatea
Apur bat gixajo izan garenoi unibertso bat zabaltzen zaigu unibertsitatean. Online unibertsitateetaz jardun dugu (Coursera eta EDX), Kaliforniako Berkley-taz, sistema amerikar eta europearren arteko aldeetaz. Ondoren, Euskal Unibertsitateaz, nola ez, eta aurrez bailaran izandako Oñatikoaz eta Bergarako Errege mintegiaz. Bigarren zatian txaskarrillo tartea inaguratu dugu: Perspektiba aldatzeko mapak 12 ikerketa bagenekiena konfirmatuz Winamp-en itxiera Unibertsoa […]
Podcast: Play in new window | Download
Eskuliburu Ilustratua #2 Energia
Hilabete honetan energiari buruzko edukiz ilustratu dugu eskuliburua. Besteak beste: energia generazio banatua, erreforma energetikoa, energia kontsumo kooperatibak, elektrizitate kontsumo fakturak eta kontsumo hau monitorizatzeko hardware/software aukeraren bat. Bigarren zatian albisteak (igorkizunak) izan ditugu mintzagai. Debagoienako idazleetatik hasi, hegazkinetan erabili daitezkeen gailuetaz gogoeta egin, google glass, openstreetmap eta mokolokom.net-eko hileko top3arekin amaitzeko. Nola ez, etxeko […]
Podcast: Play in new window | Download
Eskuliburu Ilustratua #1 – Aurkezpena
Eskuliburuak bi tapa, Txapan, Mikel eta Damian. Copyleft-a Zibergarak. Gaurko aurkibidean: nondik gatozen, Zibergara eta bere proiektuak ulertzeko pare bat pintzelada, etorriko direnak… eta aurkezpenekin hasita hilabeteko gaia: aurkezpenak. Bukatzeko Kubako esperientzia interesgarri bat. Guzti hau bolumen ekualizazio eskas, telefono konexio galtze eta ilusio handiarekin zipriztinduta.
Podcast: Play in new window | Download