Kategoria: 90 segundu

podcast-txapa-logo
Minutu eta erdi baino gutxiagoko kantuez osatutako orduerdiko irratsaioa da, asteroko maiztasuna izango duena. Bertan, era guztietako musikak jorratuko dira.

0 Comment on 90seg #84
Posted in 90 segundu

90seg #84

Kurtso hasieran gaurkoa bezalako irratsaio bat egitea nahi nuela argi nuen, baina ez nekien noiz. Etxean dudan jostailutxoa hartu, hautsa kendu eta berarekin zuzenean esperimentatzea musika elektronikoa nahastuz. Guztia, 90seg estilora. Esperientzia polita izan da, nahiko estresantea, baina polita. Emaitza zein izan den baloratzea zuen esku utziko dut. Jarritako kantuak: T.S.O.S. – Sound Sampler Vol. 1 […]

0 Comment on 90seg #83 (The Beach Boys)
Posted in 90 segundu

90seg #83 (The Beach Boys)

Aurten monografikoak egiteari gustoa hartu diogula dirudi, baina egia esan, aste honetan tranpa txiki bat egin eta kurtso hasieran grabaturiko irratsaio bat emititu dugu. Beraz, kurtsoko lehen monografikoa izan behar zena atzeratzen joan eta urtarrilan emititzea tokatu da. Ea hurrengo astean zuzenean egoteko aukerarik dagoen. Bitartean, zuekin, aurkezpenik behar ez duen taldea: The Beach Boys.

0 Comment on 90seg #82
Posted in 90 segundu

90seg #82

Post, After… Azken finean, gero. Eta badakizue, gero esan ohi duenak, inoiz esan ohi du. Inoizrock, inoizcore, inoizpunk… Explosions in the Sky & David Wingo, Russian Circles, Foxes, Sentry, Gabezia, Dawn of the Maya, Duck Little Brother Duck, Sarkor, The Most Sad, The Ocean, Yaw, (lo:muêso), Coconot, Unicornibot, The Reptilian, Capacities, Doomriders, Norma Jean, Yakuzi, […]

0 Comment on 90seg #81 (Bar Remigio)
Posted in 90 segundu

90seg #81 (Bar Remigio)

Tapoi Fest-en hirugarren edizioaren aitzakiaz, eta bertan izango den bertsio talde baten aitzakiaz zehazki, Bad Religion taldearen monografiko bat egitea bururatu zaigu aste honetan, eta baita egin ere. Californiako punk talde honen ibilbidean zehar disko ezberdinetan irratsaio honetan jarri ahal diren hainbat abesti aurkitu dezakegu, hots, minutu eta erditik beherakoak.

0 Comment on 90seg #80
Posted in 90 segundu

90seg #80

Aste honetako 90seg egiteko hip hop abstraktoaren munduan murgildu gara: The Heliocentrics, Folie a Trois, Dj Shadow, Griffi, Flying Lotus, Yuk, Third P, Knx, Kutmah, Ryuuta Takaki, Twit One, Dak, Fitz Ambro$e, Arts the Beatdoctor, J.Period & Kanye West, KRS-One, White Noise, Thavius Beck, Noah23 & Prefuse 73, Flying Lotus & Napalm Clique.

0 Comment on 90seg #79
Posted in 90 segundu

90seg #79

Lasai lasai hartu dugu gaurko irratsaioa, musika kaxak, pianolak, melodikak eta akordeoiak protagonistatzat hartuta eta beste instrumentu batzuekin nahastuak, irratsaio goxo bat egiteko. Zazi, Pornophonik, Konx-om-Pax, Calexico, Arms & Sleepers, These Arms Are Snakes, Eddie Vedder, Happy Family, The Title Sequence, 48V, Iban Urizar, Miaou, Isuo Sasiia, Igor Arzuaga, Guy Klucevsek & Alan Bern, Alex […]

0 Comment on 90seg #78 (The Beatles)
Posted in 90 segundu

90seg #78 (The Beatles)

Ez ditugu orain arte monografiko asko egin, ez delako batere erraza hardcore taldeena ez bada behintzat (Rouse edo Los Crudos-en monografikoak egin genituen bere garaian). Oraingo honetan pop musikaren eta “fan” fenomenoaren aitzindariak bezala ezagunak diren The Beatles taldeari eskaini diogu irratsaio osoa, beraien kantuez osatu dugu, Sarah Vaughan, Kanye West eta Manolo Kabezabolo-ren hiru […]

0 Comment on 90seg #77
Posted in 90 segundu

90seg #77

Nintendoak, Gameboy-ak… gure generazioa 8 bit-etan hezi izan da bideojokoen munduan, eta 8 bit horiei eskeinitako irratsaioa egin dugu. Aavikko, RJD2, Delorean, Monkey, Les Hommes Cellophanes, Bondage Fairies, Offshore, M.I.A., Miss Violetta Beauregarde, Basement Jaxx, Third P, Polysics, Broadcast, PDF Format, Crystal Castles, Mono/Poly.