Txapa Irratia zuzenean entzuteko hainbat aukera daude:
Nola ez, 97.2FMan, Bergara eta inguruetan sintonizatu, eta gozatu.
Zuzenean txapairratia.org-en portadan dagoen nabegatzailean.
Zure ordenagailuan instalatuta duzun erreproduktore batetik entzun dezakezu http://halabedi.eus:8000/txapa.mp3 helbidea zabalduz gero. Fitxategi hau gorde edo zuzenean zabaldu daiteke, zein programarekin zabaldu nahi duzun galdetuko dizu gorde gabe zabaltzea erabaki baduzu. Programa aukeratu eta zabaltzen duzunean, Txapa entzuten egon beharko zinateke.
Erreproduktorerik instalatuta ez baduzu, VLC instalatzea gomendatzen dizugu: http://www.videolan.org/vlc/
Android edo iOS sistema eragilea baduzu mugikorrean, Uhinbak aplikazioa instalatzea besterik ez da behar, munduko edozein txokotatik zure irrati kuttunena zuzenean entzun ahal izateko.