Txapa  Irratia  97.20  FM

Entzun

Txapa Irratia zuzenean entzuteko hainbat aukera daude:

Irrati bidez

Nola ez, 97.2FMan, Bergara eta inguruetan sintonizatu, eta gozatu.

Web bitartez, zure gustuko nabigatzailean

Zuzenean txapairratia.org-en portadan dagoen nabegatzailean.

Ordenagailuko musika erreproduzitzaile programen bitartez

Zure ordenagailuan instalatuta duzun erreproduktore batetik entzun dezakezu http://zerb01.baibalab.net:8000/txapa.mp3 helbidea zabalduz gero. Fitxategi hau gorde edo zuzenean zabaldu daiteke, zein programarekin zabaldu nahi duzun galdetuko dizu gorde gabe zabaltzea erabaki baduzu. Programa aukeratu eta zabaltzen duzunean, Txapa entzuten egon beharko zinateke.

Erreproduktorerik instalatuta ez baduzu, VLC instalatzea gomendatzen dizugu: http://www.videolan.org/vlc/

Mugikorrean ere, Txapa

Android edo iOS sistema eragilea baduzu mugikorrean, Uhinbak aplikazioa instalatzea besterik ez da behar, munduko edozein txokotatik zure irrati kuttunena zuzenean entzun ahal izateko.