Podcast: Play in new window | Download
            Gaur  nere  protesta.
Gure  irratia,  gure  irrati  estudioa;  zuekin  komunikatzeko  erabiltzen  ditugun  mikrofono,  telefono,  mahai  tekniko,  edota  erabiltzen  ari  naizen  teklatu  hau,  bortxatuak  izan  dira.  Lapurrek  irratiko  atea  apurtu  eta  irrati  barruan  luze  izan  zirela  dirudi.  Halako  erasoek  kolokan  jartzen  dituzte  gure  irrati  xume  honen  moduko  proiektuak,  baina  lanean  jarraituz  eta  daukagun  gogoarekin  aurrera  egingo  dugula  argi  izan!
Azken  hilabeteetan  hainbat  aldiz  sartu  dira  lapurrak  Kartzela  Zaharrera,  eta  gure  irratsaiotik  bat  egiten  dogu,  Kartzela  Zaharreko  Koordinadorak  egindako  deialdiarekin.
Gogoratu!  Ostegunean,  maiatzaren  9an,  19:00etan  Bergarako  San  Martin  Plazan.
Honaino  heldu  baza,  irratsaiuan  inguruan  zera  esan  neike:  Hegoamerikako  protesta  abestiak  ekarri  dittut.  Garai  eta  herri  desberdinetako  artistak.
Sekretu  bat:  Letrak  ondo  entzuteko  irratsaiua  da.
 
    
    
            
        
             
    