Juan zan urteko Bergarako jaixetan heldu gontsan txapa irratiaren urteurren ospakizunei, baitta jaixetako txupina bota be! Orwellen liburu ezaunian bezela, 1984. urtian sortu zeben txapa zoro zoragarri batzuk eta harrezkero bizirik eta libre jardun dogu. 40 urte hauetako ibilbidia ospatzeko, urteurren eder bat prestatu ginuan, urte osuan zihar gozatzeko aukera ederra euki dogu.








Herriko irrati eta komunikabide libria izatia ez ezik, herriko kultur eragile gan heinian, askotariko ekintzak antolatzen jardun dogu hilabete hauetan zihar (hemen egitarau osua): herri bazkaixak, kontzertuak, ikuskizunak, liburu irakurketak, zuzeneko irrati saiuak… Eskerrik asko bertaratu zaten txapero eta herrittar danei, eta bereziki kontu baten edo bestian lagundu dozuen danoi! Hemen Erramu txapatuko bazkairako egin ginuan bideua
Urteurrenan azken txanpan sartuko ga oin eta azken txapada dakargu:



Eguenian, maiatzak 8xan, Kartzelako Irakurketa Taldian eskutik, Pablo Barrioren 2074 liburuaren inguruko solasaldixa antolatu dogu egiliakin batera. Distopia eta balizko etorkizuna ardatz dauzkan antzerki liburua da.
Zapatuan, maiatzak 10ian, Txapak eta Angiolillo liburutegixak elkarlanian JOHNY CASINO SINDICAT eta LA SECTA taldien kontzertuak. Johny Casino Syndicat talde australiarra ibilbide luzeko talde rockerua dogu, “High Stone” diskua aurkezten dihardu. La Secta taldia be eskarmentudun talde bilbotarra dogu, “buscando la luz” diskua aurkezten. Kontzertuak 22:30etan hasiko die.
Domekan, maiatzak 11n, ohittura bihurtu dogun domekako flamenko ziklua. ASKOA ETA LAGUNAK taldian eskutik, flamenko erritmo tailerra eta “Ufadak” ikuskizuna. Tailerra 17:00etan hasiko da eta, horren ostian, 19:00etan, musika eta dantza emanaldixa eukiko dogu. Info + hemen
*Kontzertu eta ikuskizunetako sarrerak, kartzelan bertan salgai egongo die ordu erdi lehenago 8€tan.
*Emanaldixen aurretik eta ostian, 40. urteurrenan harira etara dogun mertxandasing bilduma egongo da salgai (kaltzetinak, bixerak, kamisetak, poltsak).