Egilea: Nola aldatzen diren gauzak Txapa Irratia
Nola aldatzen diren gauzak #30 “Kontzertu bat ikustera bidaia”
Laurok kotxean sartu eta iruñako San Fermin jaixetara goiaz Tijuana In Blue-n kontzertu bat ikustera. Bat irratia apurtuta daukan auto baten gidari, kopilotoa mobiletik zintzilik, eta atzean egunkari zahar batzuk irakurtzen dabiltzan bitartian, pentsatzeko denbora gehiegi dauken bi. Ordubeteko bidaiak askotarako emon dau.
Podcast: Play in new window | Download
Nola aldatzen diren gauzak #29 udaberria
Azkenik iritsi da udaberria gurera ere!! Zer esan udaberriari buruz…. odola borborka jartzen duela???
Podcast: Play in new window | Download
Nola aldatzen diren gauzak #28 50. hamarkada
Gaurkoan 50. hamarkada izan dogu mintzagai. Zergaitik 50. hamarkada, eta ez 1980koa, edota hain famatua den 60. hamarkada, edota 70.hamarkada, gu jaio gintzenekoa. Ba ez daukagu oso argi, baina aipatutako hamarkada hoiek oso entzunak dira, eta behar bada horregatik aukeratu dugu 1950etik 1959ra arteko garaia. Badirudi, inoiz ez garela 50. hamarkadaraino iristen. Ba gaurkoan bai. […]
Podcast: Play in new window | Download
Nola Aldatzen diren gauzak #27 Astenia
“Nekea, ahuldade fisikoa eta tristura dira udaberriko lehen berotasunekin hasi eta uda bitartean agertzen den egoera honen ezaugarri nagusiak” honela dio asteniari buruz www.zientzia.net webguneak. Horrela azaldu beharko dogu gaurko irratsaioa hasterakoan sentitzen genuena. Bazirudien, udaberriarekin batera, loalditik ateratzen diren hartz pare baten moduan, mikroen aurrean gure nagiak askatzen ibili garela. Baina zein ona dan […]
Podcast: Play in new window | Download
Nola aldatzen diren gauzak #26 Dj K.E.P Vs. Dj ogubasa
Badirudi mundu zabaletik etorritako Dj-ak izan ditugula irratsaioan. Irratsaio hontan ezin izan dugu taldea elkartu, eta errekurtso polita iruditzen zaigu bi pertsonen arteko “ahari-proba” musikala egitea. Txandaka, kepak eta ugutzek beraien bularra ireki, eta bihotzean daramatena ikusteko, edo hobe esanda, entzuteko aukera eskeini digute. Musika, nolabait, gure bihotzetako taupaden islada delako.
Podcast: Play in new window | Download
Nola Aldatzen diren gauzak #25 asteko ekarpenak
Gaurko udaberriko gau hontan astean zehar gure bizipenetan etorri edo aurkitu ditugun berri, leku, abesti, textu eta nola ez ideiak oparitzen ditugu. Beti ere gure erara. Abesti batetako letra dela eta espetxezigorra ezarri dioten rapero komunista bat, eritzi publikoa eta politikaren jatorria, bergarako iturri historikoak, abesti baten letra etabar ekarri ditugu gurera. eta guzti hau […]
Podcast: Play in new window | Download
Nola aldatzen diren gauzak #24 Berriak, baina zaharrak
Gure mundu txikitik jeitsi, eta oinak lurrean jartzen saiatu ga. Saiatu bakarrik…. Arreta deitu diguten gaiak ekarri eta mundu hontan gertatzen ari dien gauza batzuetaz jardutea zan asmoa. Irratsaioko izenak gauzak aldatu egiten direla gogorarazten digun arren, gai batzuk betikotan dabizela argi dago. Guk geurea egin dugu, gaien analisi sakon eta zentzuzkoa….mobilak alde batera laga, […]
Podcast: Play in new window | Download
Nola aldatzen diren gauzak #23 Gaua
Gaua. Ixiltasuna, deskantsua, hausnarketa, misterioa, ilargia, festa, ezezagunak, ametsak, mitologia…..ze inspiradorea den gaua!
Podcast: Play in new window | Download