Egilea: nola aldatzen
NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #216 Peajerik ez!
Gaurko saioan Kontseilu Sozialista Debabailarako kideak izan ditugu gurekin eta, besteak beste, aurrera daramaten “Peajerik ez!” dinamikaren nondik norakoak azaldu dizkigute, beraien proiektu politikoa hobeto azaltzeaz gain. Honez gain, Cadizeko metalaren greba eta Chile zein Venezuelako hauteskundeak izan ditugu hizpide… Beti ere, gure erara!!
Podcast: Play in new window | Download
NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #215 Kriptotxanponak
Azken aldian gero eta gehiago entzuten da kriptotxanponen inguruan. Blokeak, kateak, meatzariak, etxaldeak… Dibisa birtual honi buruz gehiago jakiteko asmoz, Damian izan dugu gurekin gaurko saioan. Solasaldi interesgarria izateaz gain, gutariko askorentzat horren ezezaguna den mundu honetako zenbait kontzeptu ulertzen lagundu digu… Beti ere gure erara!!
Podcast: Play in new window | Download
NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #214 Arrosa Irrati Sarea, 20 urte uhinak uzt(h)artuz
Badira 20 urte Arrosa Irrati Sareak, bere lehen pausuak eman zituenetik. Pasa den aseburuan irratien arteko topaketak izan genituan Iurretan, bertako Laixiar irrati sortu berria anfitrioi izan genuelarik. Gaurko saioan bertan bizitakoa izan dugu hizpide, eta horretarako Laixiar Irratiko kide den Rekalde jauna gonbidatu dugu. Beti ere, gure erara!!
Podcast: Play in new window | Download
NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #213 Larramendin errauskailurik ez
Gaurko saioan Bergarako Larramendi auzoan eraikitzea nahi duten paper honakinen plantaren inguruan jardun gara bereziki. Horrez gain, gonbidatuak izan ditugu berriz eta beste hainbat gai jorratu ditugu. Beti ere, gure erara!!
Podcast: Play in new window | Download
NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #212 3,2,1… ya me la he pegau
Sputnik espaziontziaren aireratzean arazo tekniko batzuk izan arren bidaia erosoa eta lurreratze goxoa izan dugu. Gaurkoan ere gonbidatuak izan ditugu saioan eta solasaldi interesgarriei bidea eman die. Beti ere, gure erara!!
Podcast: Play in new window | Download
NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #211 Mundaka-Ataun-Bergara connection
Ataungo eta Mundakako bi lagunen bisita izan dugu aste honetan eta beraien esperientzia eta zaletasunen inguruan aritu gara solasean. Beti ere, gure erara!!
Podcast: Play in new window | Download
NOLA ALDATZEN DIREN GAUZAK #210 Zuen irratsaiorik gustukoena bueltan da
Gogotsu eta indarberrituta eman diogu hasiera 2021/2022 ikasturte berriari. Aurten ere Txapa Irratiko uhinak astintzen izango gara…
Podcast: Play in new window | Download