Egilea: Txapa

0 Comment on Sasi guztien azpitik:Bergarako jaiak
Posted in Sasi guztien azpitik

Sasi guztien azpitik:Bergarako jaiak

Ostegun honetan, Maiatzak 21 arratsaldeko 19:30etan irratsaio berezia egingo dugu Irala kalian.

Bergarako jaien inguruan hitzegiteko hainbat gonbidatu izango ditugu,bertan montauko dogun irratian.

Saioa zuzenian emitituko dou Fm ko 97.20an eta errepikapenak gabeko 22:00etan eta Ostiralian eguardiko 14:00etan.

Oharra:Giro txarra in ezkero plazako arkupetan izango da.

0 Comment on Bergarako alkategaiekin mahai-ingurua Txapa Irratian Maiatzak 12 (asteartea) 22:00etan #txapeskundeak15
Posted in Albisteak

Bergarako alkategaiekin mahai-ingurua Txapa Irratian Maiatzak 12 (asteartea) 22:00etan #txapeskundeak15

Martitzenean, Maiatzak 12, 22:00ean Bergarako Udal Hauteskundetako alkategaiekin mahai-ingurua zuzenean eskainiko dugu Txapa Irratian 97.20FM eta streaming bidez txapairratia.org webgunean.

0 Comment on Apirilak 19 – Parias helduentzako txotxongilo emanaldia
Posted in Albisteak Txapa 40 Urte

Apirilak 19 – Parias helduentzako txotxongilo emanaldia

Txaparen 30. urteurrenarekin aurrera goaz. Apirilaren 19an, igandea, helduentzako txotxongilo-ikuskizun berezia izango dugu. Ikusleak kontzientziatuko ditu Javier Aranda zaragoztarrak pieza txiki eta hunkigarrien bidez.

Arratsaldeko 19:30ean izango da, Bergarako gaztetxean, 4€ko sarrerarekin.

0 Comment on Martxoak 13: Berriketan, Napoka iria eta Joseba B. Lenoir Duo
Posted in Txapa 40 Urte

Martxoak 13: Berriketan, Napoka iria eta Joseba B. Lenoir Duo

Potente dator martxoaren 13a Kartzela zaharrera. Txapa irratiaren 30 urteurrenaren baitan emanaldi bereziak antolatzen jarraitzen ditugu. Ostiralekoa horietako bat izango da, irratia autofinantziatu eta herriari kultur eskaintza zabaltzeko helburuaz antolaturiko emanaldia.

Kontzertu bikoitza izango dugu:

19:30ean Berriketan
23:15ean Napoka iria eta Joseba B. Lenoir Duo

0 Comment on Martxoaren 7an Arrosa Sarearen IV. jardunaldiak
Posted in Albisteak

Martxoaren 7an Arrosa Sarearen IV. jardunaldiak

Datorren martxoaren 7an, Arrosa Irrati Sarekook irratigintzari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu, Bilboko Kafe Antzokian. Laugarren aldia da jardunaldiak antolatzen ditugula, gogoeta egin eta elkarlanean aurrera egiteko asmoekin.

Jardunaldi hauetan, batetik, alor teknikoari begiratu izan diogu, izan irrati hasi berriek dituzten beharrei erantzuteko, izan bide luzeagoa duten irratien zalantzak argitzeko. Bestetik, baina, informazioaren, hizkuntzaren, sarearen beraren, eta sektorearen inguruan gogoeta egiteko ere erabili izan ditugu urteroko bilera hauek. Gogoeta hauetatik etorri zen, esaterako, Arrosa Sarea berritzeko asmoa, eta Zebrabidea magazinea Sarearen ardura izateko erabakia.

0 Comment on Logela Milenio “errelleno ta tostoien kofradia”
Posted in Logela Milenio

Logela Milenio “errelleno ta tostoien kofradia”

Logela Milenio, Bergarako kasurik ilunenak plazaratu eta argitzen saiatzen den irratsaioa da. Atal bakoitzean kasu bat sakonki aztertuko da, beti ere, gure adituen laguntzaz. Irratsaio hontan….errelleno ta tostoien kofradia.
Ausar zaitez ezezagunean murgiltzen!!

0 Comment on Logela Milenio “wolf-framioa”
Posted in Logela Milenio

Logela Milenio “wolf-framioa”

Logela Milenio, Bergarako kasurik ilunenak plazaratu eta argitzen saiatzen den irratsaioa da. Atal bakoitzean kasu bat sakonki aztertuko da, beti ere, gure adituen laguntzaz. Irratsaio hontan….Wolframioa: minerala edo giza otsoa?
Ausar zaitez ezezagunean murgiltzen!!

0 Comment on TXAPA IRRATIAK 30 URTE:AZAROAK 30 AITOR ESCOBAR
Posted in AAAtxapa irratia Albisteak Txapa 40 Urte

TXAPA IRRATIAK 30 URTE:AZAROAK 30 AITOR ESCOBAR

Azaroak 30ean Txapa irratian 30 urteak ospatzen jarraitzeko kontzertu berezi bat izango dou,Aitor Eskobarren Origen flamenko ikuskizuna. Aitor Eskobarrekin batera,Perkusioan El raton,Palmetan La cuki,Ahotsa Angel Lopez eta Koroak Rafael Hernandez egongo dira taula gainean.

Sarrerak aurrez 3 Eurotan salgai,Bergaran Pol Pol eta candem town-en eta Arrasaten Lazkano Musikal-en eta Equs tabernan.