Egilea: Txapa

0 Comment on Bergara sutan #15 urtarrila-otsaila
Posted in Bergara sutan

Bergara sutan #15 urtarrila-otsaila

Gabonetako eta urtarrileko balorazio azkar batekin hasi gara irratsaioa, ondoren urte osoko ekintzak gogorarazi ditugu eta azkenik otsaileko ekintzak aurkezten amaitu dugu saioa. Entzun eta jakin zer gertatu den, gertatzen ari den eta gertatuko den kartzela zaharrean!

0 Comment on Otsailean Zintzilik eta Hala Bedi irratietako dokumentalen proiekzio-tertuliak
Posted in Albisteak

Otsailean Zintzilik eta Hala Bedi irratietako dokumentalen proiekzio-tertuliak

Otsailean badugu zer ikusi kartzela zaharrean, bi irrati lagunek berriki dokumental bana aurkeztu dute, eta ezin gurera ekartzeko aukera pasatzen utzi. Otsailean Hala Bedi eta Zintzilik irratietako kideak etorriko dira Bergarako gaztetxera, bakoitzak bere ikus-entzunezkoa erakusteaz gain, solasaldia irekiko du, esperientzia eta proiektu interesgarriak Gasteiz eta Oreretako irratietakoak.

0 Comment on Metapetik #8 Sabino Cuadra
Posted in Metapetik

Metapetik #8 Sabino Cuadra

Sabino Cuadrarekin luze solastu eta punta puntako gaiak landuko ditugu. Argentinara berriki Frankismoaren erregimenaren epaitze bidean jartzearen aferatik hasi eta estatu Espainiarrak ezarritako gerriko ekonomiko- politikoarekin jarraituaz.

0 Comment on Bergara sutan #14 Haurrekin gaztetxea ezagutzen
Posted in Bergara sutan

Bergara sutan #14 Haurrekin gaztetxea ezagutzen

Bergarako gazte asanbladaren eskutik, aurten lehen aldiz gabonetako egitarauan tokia egin diegu herriko haurrei. Ginkana erraldoi bat, jolasak, altxorraren bila, ipuin kontalariak eta txokolatada izan dira kartzela zaharrean. Gaztetxeko txikienak alde batetik bestera kartzela zaharra asaldatzen ibili diren bitartean, aukera aprobetxatu eta irratira gonbidatu ditugu, egunari, gaztetxeari eta bestelakoei buruzko inpresioak jaso nahian.

0 Comment on Sasi guztien azpitik #17 Kalabaza banaketa
Posted in Sasi guztien azpitik

Sasi guztien azpitik #17 Kalabaza banaketa

Beste behin txapako kalabaza Bergarako kaleetan zehar ibili da. Eskuz esku, pisua asmatzen saiatu gara, pasa zein motz gelditutakoei eskerrak, azkenean bi urdaiazpikoak banatuta gelditu dira.

Aurtengoak 3,36 Kg zituen eta Alazne zein Aitor oso gertu ibili dira, biak 3,350Kg egin dute apostu. Kalabaza pisatu bezain pronto deitu diegu, hemen deia.

Txapakideen eskutik, gabon onak eta 97,2FMan entzungo gara elkar.

0 Comment on Txibierroak uluka #13 Beldurrak
Posted in Txibierroak uluka

Txibierroak uluka #13 Beldurrak

Beldurrak izan ditugu gaurkoan berbagai. Beldurrak bere osotasunean aztertuta, nondik datozen eta nola egin aurre. Horretarako beldurrak lantzeko modu ezberdinak aipatu ditugu; Hil berri zaigun Nelson Mandelak zioen bezala, ausartena ez da beldurrik ez duena, beldurrak konkistatzen dakiena baino. *Musika: ON

0 Comment on Sasi guztien azpitik #16 Mokolo eguna
Posted in Sasi guztien azpitik

Sasi guztien azpitik #16 Mokolo eguna

Aurtengo Mokolo astearen baitan antolaturiko azokan Txapa irratiak ere bere postua izan zuen. Bertatik, herriko eta herriaren eragileen azokatik bertatik irratsaio bat egin genuen, Mokolo asteko antolatzaileekin egoteko aukeraz gain, Bergarako hainbat kolektibori hitza eman, eta gure mokolotasuna aitzaki, egunerokoaz hausnartzeko tartea hartu genuen.

0 Comment on Txibierroak uluka #12 Musikaz gozatzen
Posted in Txibierroak uluka

Txibierroak uluka #12 Musikaz gozatzen

Gaurkuan abeslari, kantautore ezberdinak ekarri ditxugu irratsaiora, norberandako berezixak dien kantak edo abeslarixak. Gaurko domekia musikiaz gozatzen pasauko dogu, abestixak eta abeslarixak komentatzen.

Oin artian musika bigarren plano baten euki dou, ta gaur lasaitasunez heldu dotsau.

*Anari
*Sorkun
*Björk
*Mursego
*Mercedes Sosa
*Napoka Iria
*Ain_1
*Wemean