Egilea: Txapa

0 Comment on 2022-2023 Parrilla aurkezpena
Posted in txapa irratia

2022-2023 Parrilla aurkezpena

Fiachras taldeak eta lagunak egin ziguten abestiarekin ekin diogu beste urte batez, 38 urte daramatzagu uhinak astintzen Txapa Irratitik eta osasuntxu gaudela esan dezakegu….

0 Comment on Kontzertuak: ZERO zuzenean!!!!!
Posted in Kontzertuak txapa irratia

Kontzertuak: ZERO zuzenean!!!!!

Talde Gazteiztarrak Kartzela Zaharrean eskeinitako kontzertu puxka!!!!!!!! Txapa Irratiak eta ez donk amaituk elkarlanean antolatutako kontzertua. Elkarrizketa berezia eukitzeko aukera izan genuen ere.

0 Comment on Kartzela Zaharreko Hotsak: Latinoamerikaren zain urratuak (Eduardo Galeano)
Posted in Kartzela Zaharreko Hotsak

Kartzela Zaharreko Hotsak: Latinoamerikaren zain urratuak (Eduardo Galeano)

Angiolillo liburutegiaren eskutik, Iñaki Alegria (Itzultzailea) eta Mikel Zinkunegik (Internazionalista) Bergarako Kartzela Zaharrean eskeinitako Liburu aurkezpena.

0 Comment on LARRAMENDIKO PLANTA
Posted in Sasi guztien azpitik txapa irratia

LARRAMENDIKO PLANTA

Sasi Guztien Azpitik irratsaioan, Bergarako San Juan auzoko Larramendi Industriagunean eraikitzea nahi duten paper hondakinak tratatzeko plantaren inguruan solastu gara.

Alde batetik, perraustegi honen inguruko informazioa hedabideen aldetik nola jaso dugun azaldu dugu era kronologikoan.

Bestalde, Larramendiko Arnasa plataformako kideak izan ditugu Txapako estudioan euren iritziak partekatu eta azken hilabeteetako berriak partekatu dizkigute.

0 Comment on Kartzela Zaharreko Hotsak: Rusia frente a Ucrania, Carlos Taibo
Posted in Kartzela Zaharreko Hotsak txapa irratia

Kartzela Zaharreko Hotsak: Rusia frente a Ucrania, Carlos Taibo

Angiolillo Liburutegiaren eskutik Carlos Taibo izan dogu gure artean. Rusia frente a Ucrania liburuaren berrikuspena aurkeztu du eta Ucranian gertatzen ari denaren inguruan jardun da.

0 Comment on Kartzela Zaharreko hotsak: Borregos que ladran – Juan Izuzkizaren Liburu aurkezpena
Posted in Kartzela Zaharreko Hotsak txapa irratia

Kartzela Zaharreko hotsak: Borregos que ladran – Juan Izuzkizaren Liburu aurkezpena

ngilillo Liburutegiak antolatuta eta hezkuntza ardatza, Juan Izuzkiza etorri da bere “Borregos Que ladran” liburuaren mamiaz hitz egitera.

0 Comment on ETXEHUTS
Posted in Sasi guztien azpitik txapa irratia

ETXEHUTS

Etxebizitzaren gaia ardatz, Txapa irratia kalera ostiral honetan
Eguna: martxoak 11, ostirala
Ordua: 19:00
Tokia: Kartzela Zaharra
Zuzeneko irratsaio bat egingo dugu Txapa Irratian Bergarako Kartzela Zaharrean. Irratia estudiotik kalera ateratzeko ohitura berreskuratuz, herritarrek irratsaioa zuzenean entzun eta ikusteko aukera izango duzue Kartzela Zaharreko areto nagusian 19:00etik aurrera.
‘Sasi guztien azpitik’, herriko gai ezberdinak kolektiboki jorratzeko sortutako irratsaioa da eta kasu honetan Martxanterak talde feministarekin elkarlanean egiteko gonbodapenari eutsiz sortutako ekimena da.
Oraingoan Etxehuts izenpean, etxebizitza eta alokairuaren arazoak izango ditugu hizpide. Bergarako udaleko ordezkaria, Stop Deshaucios, alokairuaren inguruko testigantzak, eta Donostialdeko okupazio bulegoko kideen ahotsak izango dira entzungai, amaieran galderak edota denon arteko solasaldia egiteko aukera izango dugu.

0 Comment on Kartzela Zaharreko Hotsak: “de profesión: artista” liburuaren aurkezpena
Posted in Kartzela Zaharreko Hotsak txapa irratia

Kartzela Zaharreko Hotsak: “de profesión: artista” liburuaren aurkezpena

Angiolillo Liburutegiak antolatuta eta Txus Peres idazlearen eskutik, Escroto edo Gavilan ezizenez ezaguna egin zan Marco Antonio Sanz de Acedo Montoya artista nafarraren biitzaren inguruan entzun eta solastu dogu. Sorpresa bat edo beste egon da Leire “La Generala” Ibarzabal biolinjolearen partehartzearekin.