Egubakoitzak kartzelan – Buterflai
Gitarra bat nahikoa du Buterflaiek bere ideia libertarioak abesti bilakatzeko. Nekazaritza eta ekintza zuzena, bizitzeko beste molde bat defendatzen du Gaztelako kantautore anarkistak. Hemen Maiatzak 3an bergarako gaztetxean emandako kontzertua.
Podcast: Play in new window | Download
Egubakoitzak kartzelan – MMá
Urteak atzera Bap! taldeko kidea, eta egun Inoreneroni taldeko abeslaria dugu Okene Abrego. Erritmo azkar eta oldarkorrak jorratu izan ditu ohikoan, beti ere, bere ahots berezi eta sakonaz. Emanaldian Mariano Hurtado (Inoreneroni, El Hombre Burbuja) baxu-jotzailea izan du Egubakoitzak kartzelaneko oltzan.
Podcast: Play in new window | Download
Egubakoitzak kartzelan – MMà eta Buterflai elkarrizketa
Egubakoitzak kartzelan egitasmoaren lehen kontzertuaren aurretik Txapa irratian egindako elkarrizketa.
Podcast: Play in new window | Download
Egubakoitzak kartzelan – Bi bala
Bi bala Aitzol Barandiaranek eta Iñaki Gurrutxagak azken bertso egunean abestu zuten ‘Ze krisi?’ kantak itzelezko oihartzuna izan zuen, oraingoan bertsoetan oinarritu baina hamaika molde eta erregistroko ikuskizun musikatua sortu dute. Bi bala jarri diote izena eta lehen emanaldia izan da apirilaren 26an Bergarako gaztetxean egin dena. Kontzertua Txapa irratiaren bidez zuzenean igorri zen, hemen […]
Podcast: Play in new window | Download
Egubakoitzak kartzelan – Bi bala (Elkarrizketa)
Bi bala Aitzol Barandiaranek eta Iñaki Gurrutxagak azken bertso egunean abestu zuten ‘Ze krisi?’ kantak itzelezko oihartzuna izan zuen, oraingoan bertsoetan oinarritu baina hamaika molde eta erregistroko ikuskizun musikatua sortu dute. Bi bala jarri diote izena eta lehen emanaldia izan da bergarako gaztetxekoa. Hemen emanaldiaren aurretik Txapa irratian egindako elkarrizketa.
Podcast: Play in new window | Download
desastrozombies kontzertua
Desastrozombies taldeak Bergarako gaztetxian eskeinitako kontzertua.Astrozombies taldearen errautsetatik sorturiko musika egitasmoa da honakoa. Taldekide berri, baino betiko jarrarerekin. Hardcore punk musika koordenadetan.
Podcast: Play in new window | Download
samesugas kontzertua
Samesugas taldeak Bergarako gaztetxian eskeinitako kontzertua. Samesugas talde Galiziarra, 1999 urtean sortu zen, Fame Neghra eta Dirty Barriguitas bezalako taldeetan ibilitako zenbait musikien baturaz. Musikalki, Rock and rolla eta garage musikaren nahasketa burutzen dute, Eskandinabiako musika taldeen eragiaz. Galegeraz eta ingelesez abesten dituzte kantuak.
Podcast: Play in new window | Download

