Kategoria: Albisteak
Txapa Irratiren inguruko albisteak, antolatutako ekintzak, deialdiak eta abar…
Denboraldi amaiera
Uztaila iritsi da eta aurtengo denboraldia amaitzen ari da,irratsaio batzuk udan ere jarraituko dabe,baina gehienak ez dabe ingo,hala ere Txapa ez da ixilik geratuko.Udan, urtean zehar eginiko irratsaioen errepikapenak eukikozue entzungai.
Aurtengo denboraldia oso berezia izan da Txapa irratiko kideentzat,30 urteak ospatzen igaro dugulako.Esfortzu berezi bat eskatu dozku ,baina oso gustora geratu gara egindako lanarekin.
Honekin batera ,proiektu hau aurrera ateratzen laguntzen dozuenoi, entzuleei eta antolatu dittugun ekintzetan parte hartu dozuen danoi milesker.
2015-2016 denboraldia Urri hasieran hasiko dou eta eukikozue gure berri,bitartean ondo pasa uda eta entzun Txapa irratia Fm ko 97.20an eta internetez txapairratia.org helbidean.
Podcast: Play in new window | Download
GURE ESKU DAGO IRRATSAIO BEREZIA
Igandeko Gure esku dago ekimenak Txapatik jarraitxu ahalko dia Zebrabidea arrosa sareari esker.
TXAPA IRRATIAK 30 URTE: EKAINAK 6 FIACHRAS ETA CABEZAFUEGO & LOS BRUTALES
Txapa irratian 30 urteak ospatu dittugu aurtengo denboraldian. Ospakizunak ondo bukatzeko txapa jai berri bat antolatu dou, Ekainak 6an Bergarako gaztetxian gabeko 23:00etatik aurrera, Fiachras, Cabezafuego & los brutales eta ondoren Txapako irratsaioetako musika jartzaileak egongo dira.
Bergarako alkategaiekin mahai-ingurua Txapa Irratian Maiatzak 12 (asteartea) 22:00etan #txapeskundeak15
Martitzenean, Maiatzak 12, 22:00ean Bergarako Udal Hauteskundetako alkategaiekin mahai-ingurua zuzenean eskainiko dugu Txapa Irratian 97.20FM eta streaming bidez txapairratia.org webgunean.
Apirilak 19 – Parias helduentzako txotxongilo emanaldia
Txaparen 30. urteurrenarekin aurrera goaz. Apirilaren 19an, igandea, helduentzako txotxongilo-ikuskizun berezia izango dugu. Ikusleak kontzientziatuko ditu Javier Aranda zaragoztarrak pieza txiki eta hunkigarrien bidez.
Arratsaldeko 19:30ean izango da, Bergarako gaztetxean, 4€ko sarrerarekin.
Martxoaren 7an Arrosa Sarearen IV. jardunaldiak
Datorren martxoaren 7an, Arrosa Irrati Sarekook irratigintzari buruzko jardunaldiak antolatu ditugu, Bilboko Kafe Antzokian. Laugarren aldia da jardunaldiak antolatzen ditugula, gogoeta egin eta elkarlanean aurrera egiteko asmoekin.
Jardunaldi hauetan, batetik, alor teknikoari begiratu izan diogu, izan irrati hasi berriek dituzten beharrei erantzuteko, izan bide luzeagoa duten irratien zalantzak argitzeko. Bestetik, baina, informazioaren, hizkuntzaren, sarearen beraren, eta sektorearen inguruan gogoeta egiteko ere erabili izan ditugu urteroko bilera hauek. Gogoeta hauetatik etorri zen, esaterako, Arrosa Sarea berritzeko asmoa, eta Zebrabidea magazinea Sarearen ardura izateko erabakia.
TXAPA IRRATIAK 30 URTE:AZAROAK 30 AITOR ESCOBAR
Azaroak 30ean Txapa irratian 30 urteak ospatzen jarraitzeko kontzertu berezi bat izango dou,Aitor Eskobarren Origen flamenko ikuskizuna. Aitor Eskobarrekin batera,Perkusioan El raton,Palmetan La cuki,Ahotsa Angel Lopez eta Koroak Rafael Hernandez egongo dira taula gainean.
Sarrerak aurrez 3 Eurotan salgai,Bergaran Pol Pol eta candem town-en eta Arrasaten Lazkano Musikal-en eta Equs tabernan.
Fiachras-ekin batera egin dugu 30. urtemugaren abestia
“Uhinetan egun eta gauez,
uhinetan Txapa Irratia!”
Nola ospatu irrati baten urteurrena abesti batekin ez bada? Eta ze bidelagun hoberik horretarako Fiachras taldea baino?
Hemendik eskerrak Fiachras-i,Iñigo Cabezafuego Teknikariari eta parte-hartu duten musikari guztiei!
Podcast: Play in new window | Download