Kategoria: AAAtxapa irratia

0 Comment on TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: OTSAILAK 20 ANARI
Posted in Albisteak

TXAPA IRRATIKO KONTZERTUAK: OTSAILAK 20 ANARI

Datorren otsailak 20an Txapa jai berri bat izango dou Bergarako gaztetxian.Gabeko 23:00etatik aurrera Anari bere taldearekin egongo da.Gaua ondo borobiltzeko Txapa Dj-ak. Sarrera 5 euro.

Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

0 Comment on BERGARAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA ZUZENIAN
Posted in Albisteak

BERGARAKO BERTSOLARI TXAPELKETAKO FINALA ZUZENIAN

Larunbat honetan Bergarako Bertso txapelketaren finala izango da, Bergarako gaztetxian gabeko 23:00etan.
Bertaratu ezin duenarentzat Txapa irratian zuzenian entzun ahalko da,esatari adituekin saioaren jarraipena eginaz.
Zuzenian Fm-ko 97.20an eta internetez txapairratia.org helbidean.

0 Comment on ABENDUAK 13:AITOR ESCOBAR
Posted in Albisteak

ABENDUAK 13:AITOR ESCOBAR

Aurten be flamenko kontzertu eder batez gozatzeko aukera eukiko dogu Bergaran,Txapa irratiaren eskutik.Aitor Escobarrek joan zen urteko emanaldi arrakastatsuari jarraipena emango dio, bigarren kontzertu batekin. Oraingo hontan gainera, Leo TriviƱo-ren ‘kantea’ lagun duela.Abenduak 13 Igandea arratsaldeko 19:00etan , Bergarako gaztetxian.

Animau! Mundiala izango da!

Sarrerak aurrez 3 Eurotan salgai,Bergaran Pol Pol eta Popys-en eta Arrasaten Lazkano Musikal-en eta Equs tabernan.

Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.

0 Comment on DENBORALDIKO PROGRAMAZIO AURKEZPENA
Posted in AAAtxapa irratia Albisteak

DENBORALDIKO PROGRAMAZIO AURKEZPENA

Urriak 30an arratsaldeko 20:00etan denboraldi berriko programazio aurkezpen jaia egingo dou Bergarako gaztetxian.

0 Comment on Denboraldi amaiera
Posted in Albisteak Txapa 40 Urte

Denboraldi amaiera

Uztaila iritsi da eta aurtengo denboraldia amaitzen ari da,irratsaio batzuk udan ere jarraituko dabe,baina gehienak ez dabe ingo,hala ere Txapa ez da ixilik geratuko.Udan, urtean zehar eginiko irratsaioen errepikapenak eukikozue entzungai.

Aurtengo denboraldia oso berezia izan da Txapa irratiko kideentzat,30 urteak ospatzen igaro dugulako.Esfortzu berezi bat eskatu dozku ,baina oso gustora geratu gara egindako lanarekin.

Honekin batera ,proiektu hau aurrera ateratzen laguntzen dozuenoi, entzuleei eta antolatu dittugun ekintzetan parte hartu dozuen danoi milesker.

2015-2016 denboraldia Urri hasieran hasiko dou eta eukikozue gure berri,bitartean ondo pasa uda eta entzun Txapa irratia Fm ko 97.20an eta internetez txapairratia.org helbidean.

0 Comment on GURE ESKU DAGO IRRATSAIO BEREZIA
Posted in Albisteak

GURE ESKU DAGO IRRATSAIO BEREZIA

Igandeko Gure esku dago ekimenak Txapatik jarraitxu ahalko dia Zebrabidea arrosa sareari esker.

0 Comment on TXAPA IRRATIAK 30 URTE: FIACHRAS ETA CABEZAFUEGO & LOS BRUTALES
Posted in Kontzertuak Txapa 40 Urte

TXAPA IRRATIAK 30 URTE: FIACHRAS ETA CABEZAFUEGO & LOS BRUTALES

Txapa irratian 30 urteak ospatu dittugu aurtengo denboraldian. Ospakizunak ondo bukatzeko txapa jai berri bat antolatu ginuan, Ekainak 6an Bergarako gaztetxian , Fiachras eta Cabezafuego & los brutales egon dira.Hemen entzungai dezue bertan eskainitako kontzertua.

0 Comment on Gvero #17 (Mixtura II)
Posted in AAAtxapa irratia Gvero

Gvero #17 (Mixtura II)

Nahasketen inframunduan jarraitzen dugu, batidorak martxan darrai eta kantu berriak atera ditugu bertatik. Ellen Allien – Alles Sehen (Miss Kittin remix) Four Tet – Lion (Jamie XX remix) Hercules & Love Affair – Painted Eyes (Wolfram remix) The XX – Fiction (Maya Jane Coles remix) Tricky – Time to Dance (Maya Jane Coles remix) Anari […]