Isuo  Sasiia  zarauztar  bakarlaria  2009  aldera  hasi  zen  kontzertuak  ematen.  Zenbait  maketa  sekreturen  ondoren  2011ko  urrian  argitaratu  zuen  lehen  disko  ofiziala,  “Ez  zegoen  ezer”.  Bere  etxean  bertan  grabatu,  eta  bere  etxe-behean  aurkeztua,  Poligonoko  Bolatokian.  Diskoaren  edizioa,  tetra-brick  zaharrekin  egina  izan  zen.  Oraingoan  “Idiaren  Zaintzari  Buruzko  Hamar  Estanpak”  izeneko  bere  azken  diska  aurkeztuko  digu.
Podcast: Play in new window | Download
    
