0 Comment on kolax2014-11-11
Posted in Kolax

kolax2014-11-11

Gaurko saioan Kartzela zaharreko lapurren inguruan hitz egin dugu.  Aurreko astean izan genuen lapurretaz Idoiarekin hitz egin dugu. Tatoo Circus ekimena ezagutu dugu ikerrekin. Abenduan gauzatuko dena eta ostiralean Bergaran aurkeztu zena. Ibaiek astebukaeran bizitakoak kontatu dizkigu eta Eneko Barberenak bere blogeko azken bi sarrerak komentatu ditu. Gaurkoan gai eta ahots ezberdinak lotzeko Johnny Cash […]

0 Comment on Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!! #89 2014-11-3
Posted in Jar itzazu tapoiak mesedez

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!! #89 2014-11-3

Gaur larunbateko Txapa-jaian grabautako kontzertuen zatitxo bat entzungou, Fly Shit-en lan berrixa entxungou (ixa-osorik) eta estricallan lan zaharra, eta baitxa larunbatian taldekidiei indako elkarrizketa.( gogoratu bai kontzertua, bai elkarrizketa txapako webgunian darela)   Horretaz gain Tapoi-fest IIII erako lehenengo albistetxuak otsailaren azken astebukaeran ospatuko da gure irratzaioen 100. programarekin batera!!!

0 Comment on Nola aldatzen diren gauzak #46 Halloween eta Heriotza
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola aldatzen diren gauzak #46 Halloween eta Heriotza

Hildako eta heriotzarekin dagoen festarik famatuena izan daiteke halloween, honen jatorri eta eraldaketari buruz hitzegin dugu. baina badaude modu ezberdinak hildakoak eta heriotza gogoratzeko munduan zehar, Amerika, Asia, Europa… Heriotza bizitzaren azken helmuga da, baina egunero berataz inguratuta egon arren, badirudi ez dela sakonki hitzegiten hontaz. Reenkarnazioa, ispirituaren bidaia, naturarengana buelta, paradisua, jainkoen mundua… modu […]

0 Comment on Ametsetako Lurra #53
Posted in Ametsetako lurra

Ametsetako Lurra #53

Denboraldi berriaren lehenengo irratsaio honetan, bihotzen mundua ezagutzen jarraituko dugu. “Tu corazón en un cofre” izeneko liburuarekin bihotzez bihotz bidaiatzen joango gara, euren istorioak ezagutzen musikarekin lagunduta.

0 Comment on gurasoak 20141104
Posted in Kolax

gurasoak 20141104

Gaurko saioan Amelia Barquinekin hitz egin dou Txankleta eta galtzerdien sexuaz. Maite Garitanorekin elikadura kontuak izan ditugu. Esnea ez ematea erabakiz gero zer izan behar dugun kontutan, Ttiklikeraino ere joan gara eta liburu bat Aisha eta tximeleta zuria eta kanta bat panpinak eta metrailetak (never surrender) aipatu ditugu.

0 Comment on SASI GUZTIEN AZPITIK: GURE ESKU DAGO !!!
Posted in AAAtxapa irratia Sasi guztien azpitik

SASI GUZTIEN AZPITIK: GURE ESKU DAGO !!!

Gaurkoan Bergarako Gure esku dago ekimeneko Aitor eta Larraitz izan ditugu Sasi Guztien Azpitik irratsaioan.Azaroak 8ko mosaiko erraldoiaz,Bergarako egoeraz eta aurrera begira dituzten proiektuen inguruan hitzegin dou.Horretaz gain Bergaran bizi den Jordi Ferrerons Kataluniarrari, elkarrizketa egin diogu Igandeko kontsultari buruz.

0 Comment on SASI GUZTIEN AZPITIK: GURE ESKU DAGO !!!
Posted in AAAtxapa irratia Sasi guztien azpitik

SASI GUZTIEN AZPITIK: GURE ESKU DAGO !!!

Gaurkoan Bergarako Gure esku dago ekimeneko Aitor eta Larraitz izan ditugu Sasi Guztien Azpitik irratsaioan.Azaroak 8ko mosaiko erraldoiaz,Bergarako egoeraz eta aurrera begira dituzten proiektuen inguruan hitzegin dou.Horretaz gain Bergaran bizi den Jordi Ferrerons Kataluniarrari, elkarrizketa egin diogu Igandeko kontsultari buruz.

0 Comment on Eskuliburu Ilustratua #11 Txapak 30 urte
Posted in Eskuliburu ilustratua

Eskuliburu Ilustratua #11 Txapak 30 urte

Txapak 30 urte bete ditu eta urte hauek aintzat hartuta, 30 urteren aitzakiarekin pertsonaien zerrendatxo bat egin dugu: Desmond Tutu: duela 30 urteko bakearen Nobela Nikola Tesla: 30 urterekin Tesla Electric Light and Manufacturin sortu zuen Richard Stallman: duela 30 urte GNU garatu zuen Bigarren zatian, gai bat gutxi eta azken 30 urteetan asmatutakoen zerrenda […]