Egubakoitzak Kartzelan:Enekora
Kora,arpa afrikarra eta ahotsetan oinarrituriko kontzertu akustikoa da Enekorarena; zuzeneko musika, proiekzio bisualez lagundurik. Musikak emozio atseginak sortarazten ditu eta bidaia sonoro bat proposatzen da bideo irudien bidez. Kora eta ahotsaren emotibitateak, Jon Manterolak zuzenean ekoizten dituen proiekzio bisualen magiarekin topo egiten dute, ikuskizun eder eta paregabea taularatuz.
Podcast: Play in new window | Download
90seg #95
Azkenaldian ez daukagu denbora larregi irratsioak gertatzeko eta monografikoen errekurtsoari ongi heldu diogu. Gaurkoa ez da monografikoa, bigrafikoa baizik. Hasiera batean, ASKO gustatzen zaigun disko eta talde bat entzungo dugu, Los Brebes taldearen Motz. Diska osoa jartzeko denbora eman digu, jejeje… Horren ondoren, Lendakaris Muertos taldearekin jarraitu dugu, gamberrismo kutsu hori gehiegi ez galtzeko. Ea […]
Podcast: Play in new window | Download
Nola Aldatzen diren gauzak #31 Underground
Zer da underground? eta musika pop(ularra)? Eraginik ote dauka jaio garen gizarte eta tokiaren baldintzek, bertatik sortutako musika edota beste gizarte edo kultura mugimenduengan? Nola liteke Ezkerraldean sortutako taldeak, Eskuinaldean sortutakoengandik hain desberdinak izatea? Nola sortu da Hip-Hop musika? Eta garai berdinean, munduko beste leku batzutan zerk eragin du, musika estilo desberdinak sortzeko? Eta guzti […]
Podcast: Play in new window | Download
gurasoak 20140520
Gaurko saioan Itxaro Ttiklikekin pintura emozionala eta hezitzaile eskolaren inguruan hitz egin dugu. Maite Garitanorekin haurren estreinimenduaren inguruan, Leire Gabilondok alergiekin familian izan duten harremanaz , Nerea Mendizabalek zikoinik gaben emango duen hitzaldiari buruz eta Ariane Kareagak Bergarako azokako aisialdi gunearen inguruan hitz egin digute. Eskerrik asko! Gai guztiak Sam Cooken diskoarekin lotu ditugu,
Podcast: Play in new window | Download
Ametsetako Lurra #50
Gaurko irratsaioan “Los Rompecorazones” eta “Las Rompecorazones”, zelakuak diren eta zelan mubitzen diren ezagutzeko aukera euki dogu, betiko moduan, musikarekin batera.
Podcast: Play in new window | Download
Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!! #75 2014-5-19
Gaurkuan MKT zarautztarrak egongo die gurian euren diska berrixakin: “Leherketak zeruan” 2012xan grabatua eta oin dala gutxi argitaratutakua DIY filosofiai jarraitxuz, reziklautako zereal kaxekin indako azalakin eta marrazki edarrak dauzkan txuri-beltzeko liburuxka batekin cd formatuan. Eurekin berba itxeko aukeria aukikou irratzaio honetan eta euren bi diskak entzungo ditxugu, honetaz gain Tooth, Fly Sith, Dirtaa…
Podcast: Play in new window | Download
Egubakoitzak Kartzelan: Isuo Sasiia
Isuo Sasiia zarauztar bakarlaria 2009 aldera hasi zen kontzertuak ematen. Zenbait maketa sekreturen ondoren 2011ko urrian argitaratu zuen lehen disko ofiziala, “Ez zegoen ezer”. Bere etxean bertan grabatu, eta bere etxe-behean aurkeztua, Poligonoko Bolatokian. Diskoaren edizioa, tetra-brick zaharrekin egina izan zen. Oraingoan “Idiaren Zaintzari Buruzko Hamar Estanpak” izeneko bere azken diska aurkeztuko digu.
Podcast: Play in new window | Download
Egubakoitzak Kartzelan: Isuo Sasiia
Isuo Sasiia zarauztar bakarlaria 2009 aldera hasi zen kontzertuak ematen. Zenbait maketa sekreturen ondoren 2011ko urrian argitaratu zuen lehen disko ofiziala, “Ez zegoen ezer”. Bere etxean bertan grabatu, eta bere etxe-behean aurkeztua, Poligonoko Bolatokian. Diskoaren edizioa, tetra-brick zaharrekin egina izan zen. Oraingoan “Idiaren Zaintzari Buruzko Hamar Estanpak” izeneko bere azken diska aurkeztuko digu.
Podcast: Play in new window | Download