0 Comment on kolax 20140204
Posted in Kolax

kolax 20140204

Gaurko kolaxean telefonoak kale egin digu, martxoaren 8ko egitaraua, azokako birplanteatzea eskoriatzako moneta, astrokia… genituen prest. Azkenean Erretenak dokumentalaren inguruan jardun dugu Bolirekin eta eskerrak. Gomendagarria aaurkeztu digun dokumentala!

0 Comment on Jar Itzazu Tapoiak Mesedez !!!#66 2014-3-3 “Punk Covers”
Posted in Jar itzazu tapoiak mesedez

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez !!!#66 2014-3-3 “Punk Covers”

Gaurkuan programa friki bat aukikou eta txinbo II. izango da erruduna. Abesti Klasikuen (70,80,90. hamarkadakuen) Bersiño zaratatsuak entzungo ditxugu, hola ba NOFX, PENNIWYSE, DEAD BEFORE DISHONOR, MXPX, M.C.D., MATXURA, POISON IDEA, RISE AGAINST, WILIS DRUMMOND…. eta abar entzungo ditxug. Gaurko disko gomendixua PUNK-O-RAMA Vol.II errekopilatorixua izango da, programa osuan ziar entzungo doguna!

0 Comment on Bergara Sutan (otsaila-martxoa)
Posted in Bergara sutan

Bergara Sutan (otsaila-martxoa)

Bergara Sutan BGAko irratsaioa da. Gaurkoan, otsaileko ekintzen errepasoa egin eta martxoko egitarauaren aurkezpena egin dugu.

Gaztetxean zer gertatu den, gertatzen ari den eta gertatuko den jakin nahi baduzu…Entzun Bergara Sutan!!!!!

0 Comment on Nola Aldatzen diren gauzak #20 Hitzak 2.0
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren gauzak #20 Hitzak 2.0

Aurreko astean mahai gainean utzitako gauzak berreskuratu ditugu. Hitza eta musika dira irratigintzaren funtsa, eta hori sakondu nahi izan dugu. Hitza erreminta da. Ideiak, egoerak, usteak, etab. transmititzeko. Baina munduan zehar anitzak garen einean, hitzak ere aniztasunez dira erabiliak. Gaurkoan, alde positiboez gain, txarrak ere ekarri ditugu gurera. Hitzak, musika, gu geu eta nola ez, […]

0 Comment on Hau Mundu Bitxia- Olagarroak eta Marmoken ugalketa
Posted in Hau mundu bitxia

Hau Mundu Bitxia- Olagarroak eta Marmoken ugalketa

Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako.

PlayPlay
0 Comment on gurasoak 2014-02-24
Posted in Kolax

gurasoak 2014-02-24

Gaurko saioan Ttiklik proiektuko Itxarok Rosa Joveren hitzaldiaren berri eman digu. Ekintza hitzaldi tailer mordo bat martxan dituzte Ttiklikekoak gurasoentzako interesgarriak. Maite Garitano Nutrizionistak esne artifiziala eta edozkitzearen  inguruan hitz egin digu, Iñaki kasaresekin aitatasuna izan dugu hizpide eta Guraso.comeko aizpearekin haurrak eta telebista. Azkenik liburu bat ere komentatu dugu “Osteratxo bat parkean”. Gaur ere […]

0 Comment on Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#65 2014-2-24
Posted in Jar itzazu tapoiak mesedez

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#65 2014-2-24

Gaurkuan muika zarta latza Potx-core-k gidatuta!!! BLAC PANDA, NET WEIGHT,  PICOTERRORen lehenengo lana, LOS CRUDOS, EZIN IZAN, GAIZKIÑE…. Horretaz gain DISKOIRAÄ taliak indochinan eta indonesian indako biran inguruan ingou berba Krixpin-ekin. Ostegun hontan 7:30 etan Bergarako Gaztetxian botko da. Gogoratu LP berrixa argitaratu dala eta laister kontzertutan ikusiko ditxugu!

0 Comment on Martxoak 14: Joseba B. Lenoir + Niña Coyote eta Chico Tornado gaztetxean
Posted in Albisteak

Martxoak 14: Joseba B. Lenoir + Niña Coyote eta Chico Tornado gaztetxean

Ez galdu aukera, etorri martxoaren 14ean Kartzela Zaharrera, bertan Joseba B. Lenoir bakarlaria eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldea izango dugu gurekin. Gaueko 22:30ean hasiko da kontzertua, eta 4€ko sarrera izango du ekimenak. Oraindik esan eta entzuteko asko dugulako, gerturatu Txapa irratiaren kontzertuetara!