0 Comment on Zapuak Kazuelara #03
Posted in Zapuak kazuelara

Zapuak Kazuelara #03

Zer da sorgina izatia? irratsaioi honetan sorgiña izatearen definizio guztiak landuko ditugu, mundu mistikoetatik hasita, gure inguruko txutxu-mutxu guztiak lantzeraino iritsiz. Umorez eginiko saio bat bi sorginen eskutik, bi ostegnetan behin eguardiko 15:30etatik 16:30etara.

0 Comment on kolax 2013-11-23
Posted in Kolax

kolax 2013-11-23

Aste honetako kolaxean 3 gai nagusi izan ditugu; Mokolo eguna, Benito Cantero argazkilariarekin elkarrizketa, Angiolillo liburutegiko Aser gonbidatua. Mokolo eguneko egitaraua eta nundik norakoak Aritz Alustizarekin landu ditugu, Benito Canterorekin, mendia, kirola, natura eta argazkilaritza uztartzen dituen erakusketa aztertu dugu eta Aserrek Bergarako idazleek aurkeztu dituzten lau liburu komentatu ditu.  

0 Comment on Nola Aldatzen diren gauzak #09 Ez gaude bakarrik!!
Posted in Nola aldatzen diren gauzak

Nola Aldatzen diren gauzak #09 Ez gaude bakarrik!!

Bi iruzkin izan ditugu aurreko asteko irratsaioaren inguruan!!! Ez gaude bakarrik!! Eskerrik asko bi noranzko komunikabide bihurtzearren gure medio txiki hau! Honek e-posta helbide bat zabaltzera animatu gaitu, beste komunikazio kanal bat eukitzeko asmoarekin, kontatuiguzue nahi dozuena!!  nolaaldatzendirengauzak@txapairratia.org 75 urte zabalik egon den denda bat ixtera doaz. Kale osoan geratzen den denda bakarra da. Ileapaindegi batek eta […]

0 Comment on 90seg #77
Posted in 90 segundu

90seg #77

Nintendoak, Gameboy-ak… gure generazioa 8 bit-etan hezi izan da bideojokoen munduan, eta 8 bit horiei eskeinitako irratsaioa egin dugu. Aavikko, RJD2, Delorean, Monkey, Les Hommes Cellophanes, Bondage Fairies, Offshore, M.I.A., Miss Violetta Beauregarde, Basement Jaxx, Third P, Polysics, Broadcast, PDF Format, Crystal Castles, Mono/Poly.

0 Comment on Hau Mundu Bitxia- Marisorgina, Gizakia orojalea? eta Mokolo bitxikeriak
Posted in Hau mundu bitxia

Hau Mundu Bitxia- Marisorgina, Gizakia orojalea? eta Mokolo bitxikeriak

Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako.

0 Comment on Ametsetako Lurra # 43
Posted in Ametsetako lurra

Ametsetako Lurra # 43

Gaurko saioan muxuen munduan murgilduko gara, “Catálogo de besos” izeneko liburuakin, Raquel Diaz Reguera idatzitako testuak irakurrita eta Félix Albok idatzitako testu txiki batekin irratsaiaori hasiera emanda. Hau dena, musikarekin lagunduta noski, besteak beste: Elvis Presley, Anari, Neil Diamond, Dijango Reinhardt, Rod Stewart…

0 Comment on Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#52 2013-11-25a
Posted in Jar itzazu tapoiak mesedez

Jar Itzazu Tapoiak Mesedez!!!#52 2013-11-25a

Gaurko irratsaiuan musika paregabia eukitziaz gain (zink,DagNasty,YAW,kasbad,TTF,Arale,milkhouse,Metralleta,%30,Descendents…)Betiko moduan musika gomendixuak,gaurko gomendixua Drop! taldian lehen lana (bi aste barru kalian!) bertatik “insanity” abestixa entzungou. Orretaz gain agenda, Tapoi-fest!,Atarazarata-fest eibarren,gazte eguna atxabaltan eta beste kontutxo batzuk…

0 Comment on Letretan murgilduta#11 Coelho-Sarrionandia
Posted in Letretan murgilduta

Letretan murgilduta#11 Coelho-Sarrionandia

Irratsaio honetan Paulo Coelhoeren “El Alkimista” liburuko pasarte batzuk irakurri ditugu eta Joseba Sarrionandiaren “Ni ez naiz hemengoa” liburutik; isiltasunaren inguruan eta zer den denbora. Hori guztia Neil Young eta Mobydick-en musikarekin lagunduta.