Azaroaren 8an Txapa irratiaren programazio aurkezpena bergarako gaztetxean
Garaiak aldatuz juan die, gure irratixak be aldaketa haundixak bizi izan ditxu, teknologia berrixak, digitalizaziƱua, kokaleku aldaketak… Dana dala oinarrixak sendo jarraitxu dau. Txapa, Bergarako irrati, pirata, asanblearioa, libria da!
Paradisu zinema #23 Jar ezazu benda feat. Txinbo
Zinema irudiak errenkadan, azkar batean begistatzean sortzen den ilusioa bada, hardcorea, musika erritmo azkarren efektu bezala definitu dezakegu. Kultura zabala gurean, atzerritik etorria, eta bertan errotua. Egin Ezazu Zeuk mugimendu bereko semeak ez ote gara irrati libreetako kideak? Gure miresmena merezi dute bada, zinemazaleak ez gara sekula antolatu X handi baterekin eskumuturrean. Gaurkoan Hardcore musika […]
Podcast: Play in new window | Download
Bergara sutan #13 Azaroa
Gaurkoan, urriaren balorazioa eta azaroko egitarauaren aurkezpena. Horretarako gonbidatu bereziak izan ditugu.
Bergarako gazte asanbladaren irratsaioa. Gaztetxean gauzatu diren ekintzen balorazioa eta hurrengo hilabetera begira dagoen egitarauaren aurkezpena.
Album bat, konfesio bat #34 The Soundtrack of Our Lives-Communion (2009) Pt.1
The Soundtrack of Our Lives-en musika pop-rockeko klasikoetan inspiratuta ba dago ere, zeharo gaur egunekoa da. Inori ez zaigu arrotza egiten entzuten duguna, baina zerbait berria entzuten gaudenaren sensatsioa dugu. Hori da talde suediar honen berezitasun garrantzitsuena: zaharra berri bihurtzeko dohaina. Horregatik, eta rebelazio moduko zuzeneko indartsuak ematen zituztelako (zoritxarrez 2012an taldea desegin egin zen), […]
Podcast: Play in new window | Download
Nola Aldatzen diren gauzak #05 Vladimir, Munduko Hiritarra
Gaurkorako ipuin kontaketa inprobisatua geneukan, baina bisita sorpresa izan dou eta irratsaio osoa inprobisatzera animatu gara. Vladimir laguna, bulgarian jaioa, haurtzaroa kirgiztanen, gaztaroan kubara joana, eta ondoren hainbat abantura izandakoa da. Munduko hiritar honek urteetan zehar bizi eta ikasitakoa azaldu digu. Komunikatu, ideiak partekatu, ikasitakoak zabaldu, ikasi, entzun………hau da hau laguna!
Podcast: Play in new window | Download
90seg #73
Aste honetan artxiboan buzeatu dugu eta jazz doinuak ekarri ditugu: Iban Urizar, Morphine, Iggy Pop, La Jr, Toe, Squarepusher, Alex Otaola, Raph Sharon, Miles Davis, Soft Machine, Gil Scott-Heron & Jamie XX, Jimi Tenor, Harry James & His Orchestra, Randy Sandke, John Coltrane, Prefuse 73, Raperos de Emaus.
Podcast: Play in new window | Download
kolax 2013-10-29
Gaurko kolaxean gai ezberdinak izan ditugu. Zaborrak: Zero zabor plataformako Unai izan dugu gaurko agerraldiarenberri emanez. leirek zabor bilketa berriaren inguruko azken berriak eman dizkigu. Jardun euskara elkartear ekin ere egon gara: Maitxan izan dugu zuzenean. Azkenik kooperatibismoaren inguruan dibagatu… guzti hau Dut eta Lou Reeden musikaz lagunduta
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak Uluka #11 Emakumian osasuna
Oin artian bezela, momentuan suertatzen dien edo interesatzen jaun gaixak ekartzen ditxugu programara. Elkarrizketak, emakumiai eta feminismuai dagokixon gaixak, ipuin-irakurketak etab.
Gaurkuan emakumian os asunan inguruan ibili ga, emakumia eta ginekologia. Bukaeran be ipuin txikitxo bat irakurri dou!
Musika:
*Mor more
*Carolina chocolate drops
*Shirley Bassey
*Ruper Ordorika
*Des+karadas
*Gente del Pueblo
*The Animals
*Sallie Ford & the sound outside
*The peper Pots