Paradisu zinema #24 hour party people
Manchesterren izan gara, Tony Wilson gidari, The Factory records-eko lagunekin gure 24. saioa ospatu dugu. Gaurkoan “24 hour party people” filmaren soinu banda izan dugu oinarrian, Joy Division, New Order, Happy Mondays,The Buzzcocks, Sex Pistols, The Durutti Column…
Podcast: Play in new window | Download
Txibierroak uluka #12 Musikaz gozatzen
Gaurkuan abeslari, kantautore ezberdinak ekarri ditxugu irratsaiora, norberandako berezixak dien kantak edo abeslarixak. Gaurko domekia musikiaz gozatzen pasauko dogu, abestixak eta abeslarixak komentatzen.
Oin artian musika bigarren plano baten euki dou, ta gaur lasaitasunez heldu dotsau.
*Anari
*Sorkun
*Björk
*Mursego
*Mercedes Sosa
*Napoka Iria
*Ain_1
*Wemean
Podcast: Play in new window | Download
Xelebregara #17 Hausteskundez
Ikasturte berri on.
Hemen da Xelebregara, txapako zintzuenak, aurkezpenaren aurretik saiorik egin ez dugun bakarrak. Gaurkoan Txapa aurkezpen fartsa, auzoetako mokolo eguna, hausteskundea…
Podcast: Play in new window | Download
kolax 20131112
Aste honetako kolaxa ezberdina izan da, kultura kurdua eta kitxua ezagutzeko balio izan digu. Bi kultura hauetako kideak izan ditugu irratsaioan. Beraiekin batera kultura eta errealitate hauetako izpiak jaso ditugu. Motz gelditu zitzaigun elkarrizketa. Hizkuntza ere aldatu behar izan genuen, Españolez egin genituen elkarrizketak.
Podcast: Play in new window | Download
Metapetik #7 Pako Aristi
Gaurko irrasaioa Pako Aristiri, bere azken liburuaren inguruan aitzekiz egin diogun elkarrizketa bat izan da. Pentsakizun, ideia, hausnarketa sakonez heldu diogu elkarri eta luze eta zabal jardun dugu independentziaren eta politikaren inguruan
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #36 Radiohead-Ok Computer (1997)
Gaur Erresuma Batura goaz beste behin. Irla haietatik munduko talde fiñetariko asko irtenak dira, eta 90. hamarkadako talde fiñetariko bat Radiohead izan zen. Brit-pop deritzon mugimenduaren koetaneoak izanda, pentsa liteke esandako mugimenduaren barnean zeudela. Baina Radiohead haratago doa. Ez da pop-rock hutsa. Post-punk-a, rock progresiboa, textura elektronikoak eta hainbeste kutsu ezberdin aurki ditzazkegu oraingoan entzungai […]
Podcast: Play in new window | Download
90seg #75
Gaurkoan ahotsak hartuko du protagonismoa, ahots melodiko eta goxoak, instrumenturik gabeko kantuak. A capella eginikoak… Green Day, Nurse With Wound, The Doors, Ministry, Darren Korb, Eric Elmosino, The Flaming Lips, Miranda Richardson, Mursego, Chelsea Wolfe, Joan Baez, Christ Vs. Warhol, They Might Be Giants, Joan Of Arc, Marc Bolan & T. Rex, The Housemartins, The […]
Podcast: Play in new window | Download
Nola aldatzen diren gauzak #07 Re-Re gaua
Re-Re gauari buruz galdezka? relax eta reggae besterik ez da. Horrela etorri ga gaurkoan irratira. Pausatuta; lasai; lainoetan biziko bagina bezala. Pareta baten ikusitako graffitiak zioen bezala: “Vivo en las nubes, por que el suelo está lleno de hijueputas”. Horrela nahiago dogu. “Hijueputa” be deitu al gontzau, -gauzak gaizki ateratzekotan, honela aterako die-la teoria/esaldi/kontzeptu hau […]
Podcast: Play in new window | Download