90seg #74
Doinu beltzak nagusi gaurko 90segundun: Soul, Funk, R&B, Hip Hop… Goldheart Assembly, Suff Daddy, The Heliocentrics, Yakuzi, Moloko, Feddie Gibbs & Madlib, Ta-ku, Max Herre, Beastie Boys, G Bonson, Aretha Franklin, Oh No, Thant Tessman, DVAnt, Raquel Rodriguez, Jake Kaufman, Skillz, Heartsrevolution, Fermin Muguruza, Ras G.
Podcast: Play in new window | Download
gurasoak 2013-11-05
Ikasturte honetako 3. saioa egin dugu. Guraso.comeko koordinatzaile den Aizpearekin elkarrizketa eta Itsaso Pagoagari elkarrizketak izan dira oinarria. Ipuin batzuen gomendioa ere egoin da.
Podcast: Play in new window | Download
Jar Itzazu Tapoiak Mesedez! #49 Mugu
Bergarako zaratazaleen irratsaio gordina! Gaurkoan Muguk vinilo bilduma paregabea ekarriko digu: Terror, Penniwise, truth trougt figth!, Diskoiraa”, karkaba, Gorilla biscuits,Hzero, agnostic Front,…. horretaz gain agenda, kontzertu kritikak…
Podcast: Play in new window | Download
Ametsetako lurra # 42
Hau da ametsetako lurra, non dana lor, sor eta egin dezakegun. Fantasiako lur hau errealitate bihurtzeko, zuen buruko idei, amets eta abar bideiaratzea besterik ez dago. Utzi dana dagoen moduan eta eutsi gure ametsetako lurrari, non, musikarik gabe lur hau ez zan esistituko.
Muxu gaiarekin jarraituz, Raquel Diaz Regueraren testuak, Gloria Fuertesen poemak, musikarekin lagunduta.
Podcast: Play in new window | Download
Azaroaren 8an Txapa irratiaren programazio aurkezpena bergarako gaztetxean
Garaiak aldatuz juan die, gure irratixak be aldaketa haundixak bizi izan ditxu, teknologia berrixak, digitalizaziƱua, kokaleku aldaketak… Dana dala oinarrixak sendo jarraitxu dau. Txapa, Bergarako irrati, pirata, asanblearioa, libria da!
Paradisu zinema #23 Jar ezazu benda feat. Txinbo
Zinema irudiak errenkadan, azkar batean begistatzean sortzen den ilusioa bada, hardcorea, musika erritmo azkarren efektu bezala definitu dezakegu. Kultura zabala gurean, atzerritik etorria, eta bertan errotua. Egin Ezazu Zeuk mugimendu bereko semeak ez ote gara irrati libreetako kideak? Gure miresmena merezi dute bada, zinemazaleak ez gara sekula antolatu X handi baterekin eskumuturrean. Gaurkoan Hardcore musika […]
Podcast: Play in new window | Download
Bergara sutan #13 Azaroa
Gaurkoan, urriaren balorazioa eta azaroko egitarauaren aurkezpena. Horretarako gonbidatu bereziak izan ditugu.
Bergarako gazte asanbladaren irratsaioa. Gaztetxean gauzatu diren ekintzen balorazioa eta hurrengo hilabetera begira dagoen egitarauaren aurkezpena.
Album bat, konfesio bat #34 The Soundtrack of Our Lives-Communion (2009) Pt.1
The Soundtrack of Our Lives-en musika pop-rockeko klasikoetan inspiratuta ba dago ere, zeharo gaur egunekoa da. Inori ez zaigu arrotza egiten entzuten duguna, baina zerbait berria entzuten gaudenaren sensatsioa dugu. Hori da talde suediar honen berezitasun garrantzitsuena: zaharra berri bihurtzeko dohaina. Horregatik, eta rebelazio moduko zuzeneko indartsuak ematen zituztelako (zoritxarrez 2012an taldea desegin egin zen), […]
Podcast: Play in new window | Download