gurasoa 2013-12-17
Aste honetako gurasoak saioan hiru elkarrizketa egin ditugu. Amelia Barquin (Kinka blogaren sortzaile eta unibertsitateko irakaslea), Maider Egino (logopeda) eta Aizpea (guraso.comeko koordinatzailea), bestalde Sabeletik mundura webguneko albisteak, Amets Arzallusen bertso bat… guztia Bide Ertzeanen azken diskoaz lotuta.
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #40 Xabier Lete – Lore bat, zauri bat
Zer esan dezaket Xabier Leteri buruz originala izateari utzi gabe. Euskal Herriak eman duen abeslari, idazle, poetarik maitatuenetako bat izan zen Lete. Euskal kulturaren gailurretako eta herrikoietako doinu eta letra askoren asmatzailea izan zen Lete. “Izarren hautsa”ren letra eta “Nafarroa, arragoa”ren letra eta doinua bereak dira, adibidez. Eta zer esan dezaket 1977an argitaraturiko “Lore bat, […]
Podcast: Play in new window | Download
zapuak kazuelara4
Zer da sorgina izatia? irratsaioi honetan sorgiña izatearen definizio guztiak landuko ditugu, mundu mistikoetatik hasita, gure inguruko txutxu-mutxu guztiak lantzeraino iritsiz. Umorez eginiko saio bat bi sorginen eskutik, bi ostegnetan behin eguardiko 15:30etatik 16:30etara.
Podcast: Play in new window | Download
Nola aldatzen diren gauzak #11 Orain dela 20 urte,1993
Astero moduan irratian elkartu gara lagunartean jarduteko. Aurten, 20 urteren ondoren, Kepa, Mikel eta Andoni irratian elkartu gara, eta 2003 urtea bukatzear dagoela, 1993. urteari errepasu txiki bat eman diogu. Urte hartako gertakizun batzuk, orduan kaleratutako abesti ugari (zer nolako sorpresak!!), eta nola ez burura datorkigun edozein txorokeri zabaldu dugu uhinetan. Baina lehenengo eta behin, […]
Podcast: Play in new window | Download
90seg #79
Lasai lasai hartu dugu gaurko irratsaioa, musika kaxak, pianolak, melodikak eta akordeoiak protagonistatzat hartuta eta beste instrumentu batzuekin nahastuak, irratsaio goxo bat egiteko. Zazi, Pornophonik, Konx-om-Pax, Calexico, Arms & Sleepers, These Arms Are Snakes, Eddie Vedder, Happy Family, The Title Sequence, 48V, Iban Urizar, Miaou, Isuo Sasiia, Igor Arzuaga, Guy Klucevsek & Alan Bern, Alex […]
Podcast: Play in new window | Download
Hau Mundu Bitxia- Araknidoak (Armiarma eta Eskorpioiak) eta Ubarroiak Vs Lertxunak
Hau Mundu Bitxia planeta honetako izaki bizidunen hainbat bitxikeria edo “kaskarrillo” azaltzen dituen irratsaio bat da. Bertan bai animali naiz landare ezberdinak deskribatzen dira, beraien aparteko ezaugarri eta ahalmenak aipatuz. Gurekin elkarbizitzen diren izakiak ulertzea da helburua, ondoren hauek errespetatzen ikasten baitelako.
Podcast: Play in new window | Download
Kolax 2013-12-10
Gaur, Mozambikeko proeiktu integral bat, gutun soziala, arrasateko Ganorazko keinuak, Bergarako Kafekonpon proiektua, eta Eneko Barberenan kolaboraziñua dana Mursegon azken diskoakin nahaztu eta Kolaxa urten da!
Podcast: Play in new window | Download
ametsetakolurra # 44
Gaurko irratsaioan muxuekin jarraitzen dugu, Raquel Diaz Reguerak idatzitako testuekin, bere liburutik “Catálogo de besos” etaratakoak. Gure Ametsetako Lurretik omenaldi txiki bat Afrika, Mandela, pertsonei eta munduari. Ametsetako Lurrak oporrak hartzen dittu, eta datorren urtean beste kontu batekin bueltako gara. Ondo izan, ondo segi eta amets politak euki. “Smuak”
Podcast: Play in new window | Download




