Egubakoitzak kartzelan – MMá
Urteak atzera Bap! taldeko kidea, eta egun Inoreneroni taldeko abeslaria dugu Okene Abrego. Erritmo azkar eta oldarkorrak jorratu izan ditu ohikoan, beti ere, bere ahots berezi eta sakonaz. Emanaldian Mariano Hurtado (Inoreneroni, El Hombre Burbuja) baxu-jotzailea izan du Egubakoitzak kartzelaneko oltzan.
Podcast: Play in new window | Download
Egubakoitzak kartzelan – MMà eta Buterflai elkarrizketa
Egubakoitzak kartzelan egitasmoaren lehen kontzertuaren aurretik Txapa irratian egindako elkarrizketa.
Podcast: Play in new window | Download
Paradisu zinema #15 Dancer in the dark
Lars Von Trier-ek Dancer in the dark egin zuen. Björk-ek soinu banda. Kantak bildu eta gerora Selmasongs diskan argitaratu zituen abeslari islandiarrak, kasu honetan argitaratu aditz aproposena izan ez arren. Iluntasunetik filma eta diska errepasatu ditugu Paradisu zineman, ikusmira argitu eta itxurak egin. Belarriekin ikusi esaten zuen orain bi neguko abestiak.
Podcast: Play in new window | Download
Metapetik Makulu ken
Makulu ken taldeko Xabier Herrerari elkarrizketa ezohikoa.Abestiak entzunaz gozatuko dugu eta abestien letrei erreparatuta elkarrizketa bideratuko dugu….
Egubakoitzak kartzelan – Bi bala
Bi bala Aitzol Barandiaranek eta Iñaki Gurrutxagak azken bertso egunean abestu zuten ‘Ze krisi?’ kantak itzelezko oihartzuna izan zuen, oraingoan bertsoetan oinarritu baina hamaika molde eta erregistroko ikuskizun musikatua sortu dute. Bi bala jarri diote izena eta lehen emanaldia izan da apirilaren 26an Bergarako gaztetxean egin dena. Kontzertua Txapa irratiaren bidez zuzenean igorri zen, hemen […]
Podcast: Play in new window | Download
Egubakoitzak kartzelan – Bi bala (Elkarrizketa)
Bi bala Aitzol Barandiaranek eta Iñaki Gurrutxagak azken bertso egunean abestu zuten ‘Ze krisi?’ kantak itzelezko oihartzuna izan zuen, oraingoan bertsoetan oinarritu baina hamaika molde eta erregistroko ikuskizun musikatua sortu dute. Bi bala jarri diote izena eta lehen emanaldia izan da bergarako gaztetxekoa. Hemen emanaldiaren aurretik Txapa irratian egindako elkarrizketa.
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #24 Judas Priest – British Steel (1980)
Disko honek, British Steel (1980), Judas Priest taldea mito bihurtu zuen. Gantxodun melodiak, erraietatik irte tzen den indarra eta atsedenik gabeko kantu ederren zaparrada izan ziren arrazoietako batzuk. Album honek heavyaren hurrengo belaunaldirako oinarriak ezarri zituen. Thrasha hurbiltzen somatzen da hemen. Metallica moduko taldeek erreleboa hartzeko zorian zeuden. Altxa adar horiek!!!
Podcast: Play in new window | Download
Album bat, konfesio bat #23 Junior Wells – Hoodoo Man Blues (1965)
Mississippi erraldoiaren ibarreko blues gizasemeek Chicagora joan zuten barruan zeramatzaten musika. Horietako bat, Junior Wells, gazte-gaztetatik harmonika jotzen hasi zelarik, amarekin iparraldeko hirira joan eta han laister irabazi zuen merezitako leku bat jotzeko zuen era bereziari esker. “Hoodoo Man Blues” 1965. urtean irten zen eta segituan blues musikaren estandar bat bilakatu zen. Beste guztia historioa […]
Podcast: Play in new window | Download